Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Merkataritza Ganberetako arduradunak hartu ditu Lehendakariak

2011.eko apirilak 06

Hiru erakundeek ETE-ei laguntzen jarraituko dutela berretsi dute

Gaur goizean bildu da Patxi López lehendakaria Euskal Merkataritza Ganberetako arduradun nagusiekin, eta iazko urte amaieran onartu zen araudia berriaren ondorioz erakunde horiek zer-nola geratu diren azaldu diote.

Lehendakaritzako egoitzan elkartu dira denak, ordubetez. Han izan dira Arabako ganberatik, lehendakaria-presidentea, Gregorio Rojo, eta bere idazkari nagusia, Eduardo Mozo de Rosales; Bilboko ganberaren ordezkari, José Ángel Corres, Mikel Arieta-araunabeña eta Juan Carlos Landeta, lehendakaria, zuzendari gerentea eta idazkari nagusia, hurrenez hurren; eta Gipuzkoako ganberatik, Pedro Esnaola, lehendakaria, eta Endika Sánchez, idazkari nagusia. Lehendakariak berak, Lehendakaritzako idazkari nagusia izan du lagun, Manu Salinero.

Pasa den abenduan onartu zen Errege Dekretuaren ondoren, erakunde horiek zer-nolako funtzionamendu-eredu berria izango duten azaldu zioten Euskal Merkataritza Ganberetako arduradunek  Lehendakariari. Izan ere, Errege Dekretu horren ondorioz Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganbera Ofizialen Legea aldatu egingo da, eta aldaketa horrek eragina izango du orain arte jasotzen zuten finantzazioan.

Horren inguruan, Merkataritza Ganberetako arduradunek Lehendakariari adierazi diote euskal enpresen modernizazioaren alde egiten jarraituko dutela aurrerantzean ere, are gehiago, enpresa txiki eta ertainen alde, lehiakorragoak izan daitezen, merkatua gero eta zabalagoa eta globalizatuagoa dela ikusita.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)