Berriak Hezkuntza
Eu

Hizkuntza Eskola Ofizialetan matrikula eskaera egiteko epea irekitzear da

2019.eko abuztuak 30

Eskaerak aurkezteko epea irailaren 1etik 18ra izango da zabalik, on line Ikasgunea plataformaren bidez

Datorren igandean, irailaren 1ean irekiko da Euskadiko Hizkuntza Eskola Ofizialetan 2019-2020 ikasturterako matrikula eskaera egiteko epea, eta irailaren 18ra arte egongo da zabalik (irailaren 18ko 13:00ak arte). Hezkuntza Sailaren menpeko 14 Hizkuntza Eskola Ofizialek 8 hizkuntza ikasteko aukera eskainiko dute ikasturte berrian, era honetan banaturik:

Ingelesa:     15.079 plaza                                                      Gaztelania:    665 plaza

Euskara:       7.098 plaza                                                      Italiera:          595 plaza

Frantsesa:    6.228 plaza                                                       Portugesa:     320 plaza        

Alemana:      2.830 plaza                                                      Errusiera:      180 plaza

 

2019-2020 ikasturte honetarako matrikula eskaera Hezkuntza Sailaren Ikasgunea plataformaren bidez egin beharko da, bertan izena eman ondoren. Plataforma honetan izenematea egiteko identifikazio-dokumentu bat (NAN edo AIZ) eta posta elektronikoaren helbidea besterik ez dira behar. NAN edo AIZ ez duten atzerritarrek     HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria) eskatu beharko dute Hizkuntza Eskola Ofizialean bertan, aurrez agiri hau ez badute.

Erregistroa egin eta Ikasgunean sartu ondoren, matrikula eskaera egiteko prozesua hasi ahal izango da “Onarpen eskaera” atalean. Aurrerantzean, plataforma honen bidez matrikula prozesuaren jarraipena egin ahal izango da (dokumentazioa aurkeztu, beharrezko balitz; zerrendak kontsultatu; erreklamazioak egin; ordainketak ere bai), baina baita beste zenbait izapide ere, hala nola, Eskola Agiri Ofizialak eskuratu edo notak kontsultatu.

 Ikasgunea plataformara sarbidea: www.ikasgunea.euskadi.eus

Hizkuntza Eskola Ofizialetan ordenagailuak erabilgarri izango dira, eskaerak egiteko epearen barruan eta idazkaritzako ordutegian, Interneterako konexiorik ez duten haiei zuzenduta. Hizkuntza bat baino gehiagotarako eskaera aurkeztu nahi dutenek, eskaera bat bete beharko dute hizkuntza bakoitzeko, gehienez ere hiru eskaera.

 

Kontuan hartzeko datak:

Irailaren 1etik 18ra:        matrikula eskaerak betetzea (on line, irailaren 18ko 13:00ak arte)

Irailak 21:                       onartu eta ez onartuen behin behineko zerrendak

Irailak 25:                       onartu eta ez onartuen behin betiko zerrendak

Irailaren 25etk 30era:     matrikula ordaintzeko epea 

 

Dena den, gogorarazi beharrekoa da esleipenerako lehen fasean plazarik eskuratzen ez duten eskatzaileak automatikoki pasatu ohi direla bigarren fasera, eskaera berririk egin beharrik gabe, eta lehen fasean bete gabe geratzen diren plazak eskuratzeko aukera berria izaten dutela era horretan.

Informazio guztia eskura Hezkuntza Sailaren webgunean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak