Eu

Lanbidek 30 urtetik gorako luzaroko langabeak Euskadiko lantokietan kontratatzeko laguntzen deialdia aurkeztu du

2019.eko abuztuak 29

 

  • 2019ko deialdiaren zenbatekoa 1.410.000 eurokoa da.
  • Laguntzak gehitu egin dira emakumeak, 45 urte edo gehiagoko pertsonak eta kontratatzeko konpromisoarekin Lanbiden prestakuntza burutu duten pertsonak kontratatzeko.

DSS 19 08 29

Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Lanbideko Administrazio Kontseiluaren akordioa ezagutzera eman dio Gobernu Kontseiluari. Akordio horren bitartez, onetsi egiten da 2019rako deialdia, 30 urtetik gorako luzaroko langabeak Euskadiko lantokietan kontratatzeko diru-laguntzena. 2019ko deialdiak jasotako zenbatekoa 1.410.000 eurokoa da.

Akordioaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko luzaroko langabe direnen 30 urtetik gorako pertsonen kontratazioa sustatzea, haiei euskal lan-merkatuan txertatzen laguntzeko neurri gisa.

Beatriz Artolazabalen hitzetan, deialdi honen helburua da “EAEn bizi diren pertsonak sustatzea, orain lanik gabe daudenak, luzaroko langabe direnak -360 egun azken 540 egunetan-, egoera hori atzean utzi dezaten eta euskal lan-merkatuan txerta daitezen. Gainera, asmoa da enpresek, kalitateko enplegu bidez, luzaroko langabeak kontratatzea”.

Horretarako, helbide soziala, fiskala eta lantokia EAEn duten enpresetara zuzenduko dira kontrataziorako diru-laguntzak. Lan-kontratuak mugagabea edo aldi baterakoa izan behar du; gutxienez 6 hilabetekoa, eta lanaldia osoa edo partziala, ezarritako lanaldiaren % 70aren azpitik izango ez dena.

Lanbidek, horren bidez, finantzatu egiten ditu euskal enpresei zuzendutako laguntzak 30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko; horretarako, gutxieneko nahitaezko zenbateko batzuk ezartzen dira urteko ordainsari gordinerako, eta kontratu-motaren eta pertsona kontratatuaren titulazio-mailaren arabera finkatzen dira.

Laguntzak gehitu egiten dira luzaroko langabeen kontratazioa kasu hauetan denean: emakumeak eta/edo 45 urte edo gehiago dituzten pertsonak (+ % 15); Lanbiden kontratazio-konpromisoarekin prestakuntza-ekintza bat 2019an burutu duten pertsonak, baldin eta kontratuak gutxienez 12 hilabete irauten baditu eta lanaldia, gutxienez, ezarritako lanaldiaren % 70aren azpikoa ez denean (+ % 10); eta pertsona kontratatuak baldintzak betetzen baditu, diru-laguntzaren zenbatekoaren gehikuntza % 20koa izango da gehienez.

2019ko deialdiak jasotako zenbatekoa 1.410.000.- eurokoa da. Kopuru horretatik 705.000 euro 2019ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 705.000 euro 2020ko konpromiso-kredituari. Diru-laguntza horiek Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.

Emakidaren prozedurak hurrenez hurreneko ebazpen bat jasotzen du, deialdian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzten eskaeren aurkezpen-ordenari jarraituta, finantzaketara zuzendutako aurrekontua agortu arte. Ez dago aurreko ekitaldietako daturik, lehenengo deialdia baita. 2019ko deialdian ezarritako aurrekontu-zuzkidurarekin, aurreikuspenen arabera luzaroko langabeak diren 30 urtetik gorako pertsona kontratatuen guztizkoa 100 izango da.

Hauek dira taulak, zenbateko subentzionagarriekin:

ZENBATEKO SUBENTZIONAGARRIEN TAULA TITULAZIOAREN ETA KONTRATUAREN IRAUNALDIAREN ARABERA.

 URTEKO GUTXIENEKO ORDAINSARI GORDINA SUBENTZIONAGARRIA IZATEKO

Titulazio Akademikoa edo egindako Ikasketak

 

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Urteko gutxieneko ordainsari gordina (aparteko pagak barne)

Kontratua ≥ 6 < 12 hilabete

Kontratua ≥ 12 hilabete

Kontratu mugagabea

Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Masterra-Bolonia Plana Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Unibertsitate Gradua- Bolonia Plana

24.000 euro

4.800 €

12.000 €

14.400 €

Goi Mailako Heziketa Zikloak (LHII)

18.000 euro

3.600 €

9.000 €

10.800 €

Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LHI), Batxilergoa, oinarrizko Lanbide Heziketa eta Profesionaltasun Ziurtagiriak

15.000 euro

3.000 €

7.500 €

9.000 €

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Ikasketarik gabe

12.600 euro

2.520 €

6.300 €

7.560 €

 

Titulazio Akademikoa edo egindako Ikasketak

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 15eko gehikuntzarekin pertsona kontratatuak, gutxienez, ondoko ezaugarrietako bat betetzen badu: emakumea izatea edo 45 urte edo gehiago izatea; 7.2. artikulua)

Kontratua ≥ 6 < 12 hilabete

Kontratua ≥ 12 hilabete

Kontratu mugagabea

Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Masterra-Bolonia Plana Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Unibertsitate Gradua- Bolonia Plana

5.520 €

13.800 €

16.560 €

Goi Mailako Heziketa Zikloak (LHII)

4.140 €

10.350 €

12.420 €

Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LHI), Batxilergoa, oinarrizko Lanbide Heziketa eta Profesionaltasun Ziurtagiriak

3.450 €

8.625 €

10.350 €

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Ikasketarik gabe

2.898 €

7.245 €

8.694 €

 

Titulazio Akademikoa edo egindako Ikasketak

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 10eko gehikuntzarekin pertsona kontratatuak 2019an ikastaro bat amaitu badu kontratazio-konpromisoarekin eta kontratuak 7.3. artikuluko baldintzak betetzen baditu)

Kontratua ≥ 12 hilabete

Kontratu mugagabea

Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Masterra-Bolonia Plana Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Unibertsitate Gradua- Bolonia Plana

13.200 €

15.840 €

Goi Mailako Heziketa Zikloak (LHII)

9.900 €

11.880 €

Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LHI), Batxilergoa, oinarrizko Lanbide Heziketa eta Profesionaltasun Ziurtagiriak

8.250 €

9.900 €

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Ikasketarik gabe

6.930 €

8.316 €

 

Titulazio Akademikoa edo egindako Ikasketak

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA (% 20ko gehikuntzarekin pertsona kontratatuak deialdiko 7.2. eta 7.3. ataletan ezarritako baldintzak betetzen baditu)

Kontratua ≥ 12 hilabete

Kontratu mugagabea

Lizentziatura, Ingeniaritza, Arkitektura edo Masterra-Bolonia Plana Unibertsitate Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoa, Arkitektura Teknikoa edo Unibertsitate Gradua- Bolonia Plana

14.400 €

17.280 €

Goi Mailako Heziketa Zikloak (LHII)

10.800 €

12.960 €

Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LHI), Batxilergoa, oinarrizko Lanbide Heziketa eta Profesionaltasun Ziurtagiriak

9.000 €

10.800 €

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Ikasketarik gabe

7.560 €

9.072 €

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak