Berriak Lehendakaritza
Eu

EAEn patriarkatua birsortzen duten mekanismoak aztertu ditu Emakundek lagundutako ikerlan batek

2019.eko irailak 03
  • “EAEko demokrazia patriarkala” ikerketa Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du
  • Gizartea despatriarkalizatzeko lau ekintza eremu proposatzen ditu: lan ordaindua, lan ez ordaindua, ongizate erregimena eta eremu sozio-politikoa

 

Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak "EAEko demokrazia patriarkala” izenburuko ikerketa aurkeztu du. Ikerketa hau Emakundek urtero genero eta berdintasuna gaiak lantzen dituzten lanei ematen dizkien hiru beketako baten emaitza da.  Ikerketaren helburua da aztertzea nola birsortzen den patriarkatua EAEn, ze ezaugarri dituen, eta ze ondorio bertan bizi diren emakumeen ongizatean, boteretzean eta demokratizazioan.

Ikerketa Jule Goikoetxea irakasleak zuzendu du eta lantaldean aritu dira Lore Etxeberria, Estitxu Garai eta Nora Miralles. Ikerketak patriarkatuaren birsortze mekanismoak aztertzen ditu lau dimentsiotan: erlazio patriarkalak lan ordainduan, lan ez ordainduan, ongizate erregimenean eta eremu sozio-politikoan.  Eta guztietan aztertu da genero ezberdintasunak nola birsortzen duen emakume eta gizonen arteko material ekonomikoaren, sozialaren, kulturalaren eta sinbolikoaren banaketa.

Lan ordainduan, egileek patriarkatuaren birsortze mekanismo bezala aipatzen dituzte emakumeen lanaldi partzialak, lan segregazioa dakarren hezkuntzaren genero segregazioa, feminizatuak dauden lanpostuen desbalorizazioa, eta ondorioz dakarren soldata arrakala, besteak beste.

Lan ez ordainduan, zaintza lanen desbalorizazioa azpimarratzen dute eta, besteak beste, proposatzen dute emakume eta gizonek zaintza lanetan dituzten ardurak zenbatzean beharrezkoa dela sistema kontzeptual berriak garatzea botere erlazioen kuantifikazioa eta dimentsio kualitatiboa neurtzeko eta identifikatzeko, kontuan izango dutenak, adibidez, zaintza mota ezberdinak daudela (errutinazkoak, ludikoak…), edota badaudela ikusezinak diren zaintza lan batzuk eta abar…

Bestetik, ikertzaileen arabera, ongizate erregimen familiaristak birsortu egiten du etengabe patriarkatua gure gizartean. Honen aurrean, proposatzen dute emakumeak doako lana egiteari uztea eta autonomia lortzea bizimodu duina izateko.

Eremu sozio politikoari dagokionez, emakumeek ardura eta botere eremuetan sartzeko, eragiteko eta mantentzeko dituzten zailtasunak azaltzen ditu eta sektore eta eremu ezberdinen arteko diferentzia azpimarratzen du, eremu maskulinizatuek balorazio handiagoa dutelarik. Ikerketak, zentzu honetan, azaltzen du ez dela balioa duten jarduerak gizonek egiten dituztela, baizik eta gizonek egiten dituzten gauzak balioa hartzen dutela. Eta hau da, ikerlarien arabera, errotik eraldatu behar den logika.

Ikerketak, patriarkatuaren birsortze mekanismoak gizartearen eremu eta egitura guztietan ematen direla ondorioztatzen du.

Ikerlan osoa

Laburpena

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiGalarraga
    2019.eko irailak 03

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: 🚺 Un estudio becado por @emakundEJGV analiza qué mecanismos reproducen el patriarcado en la CAV ➡︎ https://t.co/P7Plvb53dO http…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak