Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Aldundiak eta ehuk 1.000.000 euroko hitzarmena sinatu dute aeronautika gelaren funtzionamendua sustatzeko (2011-04-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 05

Erabakia, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (Bilboko Ingeniaritzako Goi-mailako Eskola Teknikoa) arteko zientzia-, tecnología- eta hezkuntza-lankidetzarako hitzarmen bat izenpetzekoa, Gela Aeronautikoa garatzeko

Jaurlaritzaren Kontseiluak zientziaren, teknologiaren eta prestakuntzaren arloetan elkarlanean aritzeko hitzarmena onartu du gaur, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak aurkeztu duena Aeronautika Gelaren funtzionamendua sustatzeko. Aeronautika-teknologien alorreko enpresa sektoreek arlo horretan eta zehazkiago ingeniaritzaren esparruan egiaztatutako berariazko prestakuntzaren premiari erantzuteko sortu da hitzarmen hori.

Eusko Jaurlaritzak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Hezkuntza Sailaren bitartez, eta Bizkaiko Foru Aldundiak sinatu duten hitzarmena 2011. urtetik 2014. urtea amaitu arte egongo da indarrean. Lau urte horietan, Eusko Jaurlaritzaren sail bakoitzak 250.000 euro jarriko ditu, eta Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, 500.000 euro; hortaz, 1.000.000 euro guztira. Aeronautika-teknologiei buruzko espezializazio-ikastaro bat ematea izango da hitzarmenaren lehentasuna, eta horrek gelaren garapena ekarriko du berekin.

Aeronautika-gela 2000. urtean hasi zen indarrean, Euskal Herriko Unibertsitateak (Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoa), Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k adostutako hitzarmenari esker. Urte hauetan guztietan 216 ingeniari prestatu dituzte, egituren eta propultsioaren adarretan, aeronautika-teknologien inguruko prestakuntza sendotuz eta areagotuz. Euskadiko sektore aeroespazialaren enpresak eta HEGAN Euskadiko Aeronautika eta Espazio Klusterra pozik azaldu dira ikasleek urte hauetan jasotako prestakuntzarengatik.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak protagonista izan nahi du ardatz gisa berrikuntza eta teknologia dituen proiektu horretan, non nazioartekotzea eta jakintza bermatuta dauden, atzerriko zenbait herrialdetako (Frantzia, Ingalaterra, AEB eta abar) zenbait irakaslek irakaskuntzan parte hartzen duten neurrian. Berariazko prestakuntza eskaintzen du Aeronautika Gelak, Europar Batasuneko zentro gutxi batzuetan bakarrik jaso daitekeena.

Erakundeek jarritako diru-kopuruek honako xede hauek izango dituzte: Aeronautika Teknologiari buruzko urteko espezializazio-ikastaro bat abian jartzea, "Aeronautika Teknologiak areagotzean aditua" izenekoa eta lau ediziotan barrena garatuko dena, 50-100 espezialista prestatzeko asmoarekin; mintegiak eta prestakuntza-jardunaldiak garatzea, berariazkoak zein etengabeko prestakuntzako plan orokorraren barnean hartutakoak; eta zientzia-ikerketako edo teknologia-garapeneko programa edo proiektuak abian jartzea, bakoitzaren edukia kasuan kasu zehaztuko delarik.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan