Eu

URA ustezko isurketa ikertzen ari da Omecillo ibaian, Bergondan

2019.eko abuztuak 13

URA ikertzen ari da, Espejo eta Bergonda inguruan, Omecillo ibaiaren egoera, sareetatik jasotako abisuaren ondoren. Aurreko egunetan ere, abuztuaren 4 eta 5ean, 112aren bitartez bi abisu jaso ziren ingurutik baina ikerketak ezin izan zuen uraren uhertasun edo gardentasun faltaren iturria zehaztu.

Atzo, URAko ikuskariak bertaratu egin ziren eta inguruan egindako ikerketaren ondoren ezin izan da zehaztu, oraindik, uhertasun horren arrazoia. Laginak hartu ziren eta ikerketak hurrengo egunetan jarraituko du. Behin datu guztiak jasotakoan eta gertatutakoak zehaztutakoan, hala badagokio, beharrezkoak ikusten diren neurriak hartuko lirateke.

112ra deitzearen garrantzia ibaian ezohiko isurketa antzematen denean

Ibaian ezohiko edo arauz kanpoko isurketa bat antzematen denean garrantzitsua da lehenbailehen 112ra deitzea isurketa hori kontrolatu eta ekiditeko neurriak hartu daitezen. eta bertatik ezarritako protokoloak abian jarri daitezen jakinaren gainean egoteko eskumenak izan ditzaketen erakundeak: Udalak, udaltzaingoak, Ertzaintza, Foru Aldundiak edo Uraren Euskal Agentzia. Protokolo horiek izan daitezkeen aztarnak hobeto biltzen lagundu lezake isurketaren iturria antzeman eta dagozkion ardurak zehazteko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak