Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak 12 milioi jarri ditu Ikerketa Kooperatiboko Zentroei laguntzeko (2011-04-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 05

Ebazpena. Honen bidez, Kooperatiba-Ikerketarako Zentroen kategorian kreditatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteen laguntzak arautzen dira. KIZ Programa.

Eusko Jaurlaritzak gaur onartu du Ikerketa Kooperatiboko Zentroen kategorian egiaztatutako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agenteei laguntzeko programaren 2011ko ekitaldirako laguntzen deialdia. Euskadin Ikerketa Kooperatiboko zazpi Zentro daude une honetan: bioGUNE, biomaGUNE, microGUNE, marGUNE, nanoGUNE, tourGUNE eta energiGUNE.

Laguntza horiek 12 milioi euroko aurrekontua dute 2011. urterako eta 13 milioi euroko aurrekontua hurrengo ekitaldirako, hurrenez hurren. Hortaz, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak 25 milioi jarriko ditu Ikerketa Kooperatiboko Zentroei laguntzeko, I+G+Bko politika publikoak zehaztutako arlo estrategikoetan bikaintasun-ikerketako eta goi-mailako prestakuntzako lanak egitea diruz lagunduko dutenak.

Ikerketa Kooperatiboko Zentroek gauzatutako jarduera ez-ekonomikoaren guztizko kostuaren % 100eraino laguntzen du diruz programa horrek. Diru-laguntzaren xedetik kanpo geratzen dira jarduera ekonomikoa, industriarekiko kontratupean egindako ikerketa adibidez; ikerketa-azpiegituren alokairua; eta Europako araudiak eskatutako baldintzekin bat ez datozen gainerako jarduera ekonomikoak.

Zientzia eta teknologia-politikaren apustu estrategikoen tresna gisa sortu dira Ikerketa Kooperatiboko Zentroak. Gainera, nazioarteko zientzia-komunitateko ikertzaileak erakartzeko gaitasuna duten proiektuak dira. Benetako jakintzaguneak dira, nazioarteko proiekzioa dutenak eta ikerketan goraka ari diren jakintza-arloetara biozientziak, nanozientziak edo energia bideratu nahi dutenak.

Euskadiko ekonomia eraldatzen lagundu nahi du inbertsioak, Euskadi Europan ikerketaren eta teknologiaren erreferentzia bihur dadin ahalbidetzeko. Gainera, 2010-2013ko Enpresa Lehiakortasuneko Planak eta hurrengo Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planak ezarritako ekintzen barruan kokatzen da estrategia hori.

2011ko maiatzaren 31n amaituko da eskabideak aurkezteko epea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan