Eu

Beatriz Artolazabal´ek azpimarratu du “Europako estatuek eta herrialdeek erantzunkidetasun eta konpromiso handiagoa erakutsi behar dutela, goseak eta gerrak eragindako migrazio-prozesuak bizi dituzten pertsonez arduratzeko”

2019.eko abuztuak 12
  • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuak gogoratu du Euskadik Bruselan Share programa bezalako ekimenak behin eta berriz proposatu dituela
  • “Europako gobernu azpiestatalek eta autonomikoek jarduteko funtsezko printzipioak partekatzen baditugu ere, printzipio horiek estatuek euren gain hartu behar dituzte”
  • “Europak eta herrialde aurreratu guztiek gatazkaren jatorrizko herrialdeetan jardun behar dute, bertan demokrazia eta garapen iraunkorra sustatuz, inork bere lurra uzteko beharra ez izateko”.

 

VG 2019 08 12

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua Beatriz Artolazabal´ek azpimarratu du “Europar Batasuna osatzen duten estatuek eta herrialdeek erantzunkidetasun eta konpromiso handiagoa erakutsi behar dutela, goseak, gerrak edo arrazoi politikoek eragindako migrazio-prozesuak bizi dituzten pertsonez arduratzeko”.

 

“Konpromiso humanista hori guztia ezin dugu herrialde edo eskualde bakar batzuek bakarrik garatu, beste batzuk ezer egin gabe dauden bitartean. Eusko Jaurlaritzak urtebete baino gehiago darama horixe bera esaten Europako Batzordeari eta Europako Eskualdeetako Lantaldeari. Ez dago erantzun argirik. Barruan pertsonak sufritzen daramatzaten noraezean dauden ontzien eszenek Europar Batasuna, Kanada edo Estatu Batuak osatzen ditugunoi gogoeta egitera eraman behar gaituzte”.

 

 Beatriz Artolazabal sailburuaren arabera, “Eusko Jaurlaritzak Share programa bezalako ekimenak behin eta berriz proposatu ditu Bruselan, eta Europako gobernu azpiestatalek eta autonomikoek jarduteko funtsezko printzipioak partekatzen baditugu ere, printzipio horiek estatuek euren gain hartu behar dituzte. Europak eta herrialde aurreratu guztiek gatazkaren jatorrizko herrialdeetan jardun behar dute, bertan demokrazia eta garapen iraunkorra gauzatzeko bidea emanez eta haiek sustatuz, inork bere lurra uzteko beharra ez izateko”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak