Eu

ZUZENEAN herritarrak artatzeko zerbitzuak ia milioi erdi kontsultari eman die arreta urteko lehen sei hilabeteetan

2019.eko abuztuak 16
  • Herritarrek nahigo dituzte, artean ere, bulegoko aurrez aurreko kontsultak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan, nahiz eta nabarmendu ere behar den gero eta gehiago egiten direla bat-bateko mezularitza bidezko kontsultak
  • Gehien kontsultatzen diren gaiak, berriz ere, etxebizitza, gizarte-gaiak eta hezkuntza dira

ZUZENEAN Eusko Jaurlaritzaren Herritzarrentzako Arreta Zerbitzuak 488.692 kontsulta jaso ditu 2019ko lehen seihilekoan, urtarrilaren 1etik ekainaren 30era. Alegia, eguneko 3.969 batez beste, eta horietatik % 54,64 aurrez aurreko arreta izan ziren, % 41,8 telefono bidezko arretak 012 zenbakian, % 3,14 www.euskadi.eus Interneteko postontziaren bidez, eta % 0,39, berriz, Telegrameko bat-bateko mezularitza baliatuz.

Guztizko kontsulta kopurua 2018ko epe berdinean baino handiagoa da: % 2,87 hazi da. Bada, 2019ko urtarrilaren 1etik ekainaren 30era, Eusko Jaurlaritzak 13.618 kontsulta gehiago jaso ditu iaz baino. Bat-bateko mezularitza-zerbitzuen erabilera nabarmendu behar da, 2018ko lehen sei hilabeteen aldean % 34,68 hazitakoa.  

2019/2018ko URTARRIL-EKAINEKO DATUAK

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

(Bitartekoaren arabera)

 

 BITARTEKOA

ARRETAK GUZTIRA 2019

ARRETAK EGUNEAN 2019

ARRETAK GUZTIRA 2018

2019/2018 ALDEA

 
 
 

Aurrez aurrekoa

267.042

% 54,64

2.169

265.051

% 55,79

1.991

% 0,75

 

 012 telefono zk.

204.403

% 41,83

1.660

194.638

% 40,97

9.765

% 5,02

 

Postontzi elektronikoa

15.340

% 3,14

125

13.969

% 2,94

1.371

% 9,81

 

Telegram

1.907

% 0,39

15

1.416

% 0,30

491

% 34,68

 

GUZTIRA

488.692

% 100,00

3.969

475.074

% 100,00

13.618

% 2,87

 

 

Herritar gehienak informazio bila edo izapide bat egiteko joaten dira ZUZENEAN zerbitzura. Pertsona erabiltzaileek nahiago dute telefono-zerbitzua kontsultak egiteko; aldiz, nahiago dute aurrez aurrekoa administrazioko izapideak egiteko. Kontsultak edo izapideak egin izan diren 10 gai ohikoenak honako hauek dira: 

  1. Etxebizitza
  2. Gizarte-gaiak
  3. Hezkuntza
  4. Segurtasuna eta Barne Gaiak (Trafikoa)
  5. Lana eta Enplegua
  6. Gobernua eta Herri Administrazioa
  7. Euskara
  8. Ekonomia Jarduerak
  9. Osasuna
  10. Kultura

Lurraldeka, ZUZENEAN zerbitzuko aurrez aurreko arreta kopuru handiena 2019ko lehen seihilekoan Bizkaian eman zen, Bilboko bulegoetan. Guztira, 137.438 kontsulta egin ziren, iazko lehen sei hilabeteetan baino 6.323 gutxiago. 

 

2019/2018ko URTARRIL-EKAINEKO DATUAK

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

 (Lurraldeka/hiriburuka)

 

LURRALDEA

ARRETAK GUZTIRA 2019

ARRETAK GUZTIRA 2018

2019/2018 ALDEA

 
 

Bizkaia/Bilbo

137.438

% 51,47

143.761

% 54,24

-6.323

-% 4,40

 

Gipuzkoa/San Sebastián

69.482

% 26,02

60.333

% 22,76

9.149

% 15,16

 

Araba/Vitoria-Gasteiz

60.122

% 22,51

60.957

% 23,00

-835

-% 1,37

 

GUZTIRA

267.042

% 100,00

265.051

% 100,00

1.991

% 0,75

 

 

Pertsona erabiltzaileen sexuari dagokionez, 2019ko urtarril eta ekainaren artean, emakumeek gehiago erabili zuten ZUZENEAN zerbitzua gizonek baino. Guztira, 302.265 emakumek jo zuten ZUZENEAN zerbitzura, eta 167.203 gizonek. Alegia, pertsona erabiltzaileen % 61,85 emakumea da, eta % 34,21 gizona.  

2019/2018ko URTARRIL-EKAINEKO DATUAK

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

 (Sexuaren arabera)

 

SEXUA

ARRETAK GUZTIRA 2019

ARRETAK GUZTIRA 2018

2019/2018 ALDEA

Gizonezkoa

167.203

% 34,21

181.003

% 38,10

-13.800

-% 7,62

Emakumezkoa

302.265

% 61,85

277.918

% 58,50

24.347

% 8,76

Zehaztu gabe

19.224

% 3,93

16.153

% 3,40

3.071

% 19,02

GUZTIRA

488.692

% 100,00

475.074

% 100,00

13.618

% 2,87

 

2019ko URTARRIL-EKAINEKO DATUAK

BITARTEKOEN ERABILERA

 (Sexuaren arabera)

 

SEXUA

AURREZ AURREKOA

012 TELEFONO ZK.

POSTONTZI ELEKTRONIKOA

TELEGRAM

Gizonezkoa

106.934

% 40,04

52.948

% 25,90

6.678

% 43,53

643

% 33,72

Emakumezkoa

159.627

% 59,78

126.889

% 62,08

8.662

% 56,47

685

% 35,92

Zehaztu gabe

481

% 0,18

24.566

% 12,02

0

% 0,00

579

% 30,36

GUZTIRA

267.042

% 100,00

204.403

% 100,00

15.340

% 100,00

1.907

% 100,00

 

ZUZENEAN

ZUZENEAN da herritarrentzako arreta-zerbitzu integral, publiko eta doakoa, 2008an sortua. Aldi horretan, zerbitzua sendotu egin da herritarrek Euskadiko Herri Administrazioarekin harremanetan jartzeko tresna gisa. Egun, zerbitzu honetan lan egiten duten 108 pertsonek arreta lau bitartekoren bidez ematen dute: aurrez aurre (hiru hiriburuetako bulegoetan), telefono bidez (012), Interneteko postontziaz (www.euskadi.eus) eta bat-bateko mezularitzaz (Telegram, 688 67 12 34 zenbakia erabiliz).

“Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoa 2020”k, bere sei jardun-ardatzen bidez, ZUZENEAN garatu eta hobetzea du xedetzat, pertsonei zerbitzuak eskuratzea erraztuz eta bitarteko askoren bidezko zerbitzu eraginkor bat bermatuz. Javier Bikandi Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko zuzendariak nabarmendu duen bezala, “herritarrek Administrazioarekin dituzten elkarrekintzen kalitatea hobetzeko lan egiten dugu egunero, baita barne-kudeaketaren kalitatea eta ZUZENEAN herritarrentzako arreta-zerbitzuan esku hartzen duten askotariko eragileen koordinazioa ere. Zalantzarik gabe, Herri Administrazioaren eta herritarren arteko harreman-tresna bat da, pertsonek bitarteko askoren bidez zerbitzu eraginkor bat eskuratzea errazten duena. Eusko Jaurlaritzak albait lasterren eta zehaztasun handienaz artatu eta argitu nahi ditu herritarrei sor dakizkiekeen zalantzak, haien administrazioarekin harreman erraza eta argia izan dezaten.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak