
Beatriz Artolazabal: “Andre Maria Zuriaren Jaietako suziria jaurtitzeko ekitaldiko protagonista apartak izan dira osasun-arloko hiru langile kooperanteak”
VG 19 08 04
Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabal´en ustez “Andre Maria Zuriaren Jaietako suziria jaurtitzeko ekitaldiko protagonista apartak izan dira osasun-arloko hiru langile kooperanteak”. Artolazabal Gorka Urtaran alkatearekin, María Jesús San José Sailburuarekin eta Bingen Zupiriarekin batera izan da Euskadiko hiriburuko jaiei hasiera emateko eta Zeledon San Migel elizako kanpandorretik jaisteko, neskez eta blusez betetako plazan, egin den ekitaldian.
Imanol Vega, Adela Fonseca eta Paco Granados, traumatologoa, erizaina eta ortopedista, osasun-arloko langile kooperante gisa aritzen dira oporretan eta denbora librean. Durangoko, Gasteizko eta Tolosako hiru kooperanteak Gasteizen bizi dira eta Boliviara, Guatemalara eta Beninera joaten dira Doa eta Adato GKEkin, eta baliabiderik ez duten ehunka pertsona artatu eta sendatu dituzte.
Jaien hasiera eta Zeledonen jaitsiera iragartzen duen suziria jaurtitzeko ekitaldia Udaleko Musika Bandak, Valecea Pirotekniaren suziriek eta Erraldoi, Buruhaundi, Zaldi eta Txoten Konpartsak alaitu dute. San Migeleko balkoian Artolazabal sailburuarekin batera egon dira alkatea, diputatu nagusia, Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria eta gizartearen eta politikaren arloko beste hainbat ordezkari.
Ondoren, segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia´rekin batera, Andre Maria Zuriaren omenez San Migel elizan, Gasteizko gotzain Juan Carlos Elizalde buru dela, egindako bezperetan parte hartu dute, eta, jarraian, Aihotz Plazan Udal Folklore Akademiako gaiteroen musika-emanaldian izan dira, bertan gaiteroek Larrain Dantza eta Txulalai interpretatu dituzte.