Eu

Artolazabalek Bilboko alkatearekin batera parte hartu du 18 urteko gazte baten bortxaketa gaitzesteko elkarretaratzean

2019.eko abuztuak 02
  • Milaka pertsona elkartu dira Arriaga antzokiaren aurrean, atzo gauean Bilbon gertatutako sexu-erasoa gaitzesteko

Bilbo,19 08 02

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek eta Bilboko alkate Juan Mari Aburtok, beste hainbat ordezkari instituzional eta politikorekin batera, Bilboko Arriaga antzokiko plazan deitutako elkarretaratzean parte hartu dute, elkarretaratzerako deia egin duten kolektibo feministetako ordezkariak izan dira buruan.

Artolazabal oso haserre agertu da gazte batek jasandako bortxaketa ankerraren aurrean, “eta ulertezina da gizarte aurreratu batean”, adierazi du. Bestalde “Emakundek bezala, gure elkartasuna eta babesa helarazi nahi dizkiogu erasoa jasan duen emakumeari; izan ere emakumeen aurkako erasoak ez dira gertaera isolatuak, eta emakumeen aurkako indarkeriaren testuinguruan kokatu behar dira, gure gizartean dugun desberdintasunaren adierazpenik ankerrena izanik”, erantsi du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Juan María Aburto