Eu

Beatriz Artolazabalek “errespetuzko jaiak, alaiak eta parte-hartzaileak” opa dizkio Gasteizko alkateari

2019.eko abuztuak 02
  • Estefanía Beltrán de Heredia eta María Jesús San José sailburuekin batera parte hartu du Andre Mari Zuriaren jaietako pregoian

 

VG 19 08 02

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietako pregoian parte hartu du Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediarekin eta Lan eta Justiziako sailburu María Jesús San Josérekin batera, Euskadiko hiriburuko Plaza Berrian Gorka Urtaran buru dela egin den ekitaldian. Andre Maria Zuriaren ohorez ospatuko diren jaietako pregoia Kepa Sojo zinema-zuzendari laudiotarrak egin du, eta, ondoren, Ele interpretatzaile madrildarrak eta bere taldeak eta koristek soul, gospel eta rhythm & blues kontzertua eman dute. Artolazabalek ahalik eta jairik onenak opa dizkio Urtaran alkateari, eta “begirunea, alaitasuna eta parte-hartzea izan daitezela igandean Zeledonen jaitsierarekin hasiko diren bost egunetako jaien oinarriak”, esan du. Arabako diputatu nagusi Ramiro González, Batzar Nagusietako presidente Pedro Elosegi eta Laudioko alkate Ander Añibarro ere izan dira ehunka pertsonak jarraitu dituzten pregoian eta musika-emanaldian.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Ramiro González, Pedro Elosegi, Kepa Sojo, Ander Añibarro