Eu

URAk bihar kenduko du Zallako El Charcoko oinezkoentzako pasabidea

2019.eko abuztuak 01

Behin kendutakoan, datorren astean parean dagoen El Charco zubia eraisteari ekingo dio

Zalla.2019.08.01. URAk bihar kenduko du Zallako El Charcoko oinezkoentzako pasabidea, garabien bitartez altxatuz. Lanok Zalla udalerriko Mimetiz aldea Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren esparruan egingo dira. Oinezkoentzako pasabidea El Charcoko zubiaren parean da. Behin altxatu eta kendutakoan, datorren astean parean dagoen El Charco zubia eraisteari ekingo dio URAk. Hartara, ibilgura heltzeko behin behineko igarobideak egokituko dira, makinek ibilgutik zubia eraitsi ahal izateko. El Charco zubiaren eraiste osoak bi astez iraungo du.

El Charcoko zubia kendu eta ura hustutzeko ahalmen handiagoko zubi berri batengatik ordezkatzeko lanak uholdeei aurre egiteko proiektu horren mugarririk garrantzitsuenetakoak dira. Egungo zubiak habe bat du ibilguan oinarri, eta ur askoko sasoietan ur-lamina hazarazten du. Aldiz, ordezko zubi berriak ez du ibilguan oinarririk beharko, eta 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldien emariak aise igarotzen ahalbidetuko ditu.

Lanok Aretxagako zubi berriaren eta ur-askoko emariei Aretxagan bide emateko ebakiduraren lanei ematen die jarraipena (alegia, ur-goraldiak ematen direnerako, udal Kirol azpiegiturak eta Aretxagako sektorearen artean eraikitako bigarren ibilgua, belodromo ohia zegoen eremuan). Lan horiek guztiek, El Charco zubitik ibaian behera, Cadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa handituko dura Zallako Mimetizeko tartean, eta ur-goraldi errepikakorren aurrean babesa handituko dute.

El Charco zubitik ibaian gora, parean den aurreko tarteari dagokionean, URAk uholdeei aurre egiteko 660 metroko tarte batean egiteko lan berriak lizitatu berri ditu: El Charco zubitik eta FEVEko geralekuaren inguruan dagoen meandrora arteko tartean,  San Pedro auzoan, 4,2 milioi eurotan. Lan berri hauen xedea da El Charcoko zubitik ibaian gora ura igarotzeko ahalmena handitzea. Horretarako, egoera onean diren ibaiertzak ez dira eraldatuko; eta ur-goraldiak zubipetik igarotzea erraztuko dute, inolako erasanik sortu gabe.

Azken lan horien hasierako lan-proiektua aldatu behar izan zen, lanok ekiteko lur-sailen egokitze-lanak abiarazi zirenean kutsadura zantzuak izan zitzaketen lurrak antzeman baitziren, eta horiek kudeatzeko lan-proiektua nabarmen aldatu behar izan zen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak