Eu

Artolazabalek “Praktikaren saria: arrosa kolorea berdintasunerako” saria eman du, Circo Italiano-ren karpetan, Gasteizen

2019.eko uztailak 30
  • San Prudencio lan-fundazioaren familiarentzako sariak

 

VG 30 07 19

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur arratsaldean, “Arrosa kolorea berdintasunerako praktikarako saria” banatu du; San Prudencio lan-fundazioak Irune Martínez de Santos Villaren familiari eman dio (Roberto García izan da ordezkaria), “arrosa kolorea etxean alabentzat eta semeentzat erabiltzen duelako”. “Aita-amak ahal duten guztian eredu direla erakusten du horrek, etxeko lanetan besteak beste, eta argi dute inork ez duela inor laguntzen. Orain arte bezala hezten jarraituko dute”, esan du Artolazabalek.

 

Yolanda Berasategi izan da Familia Sarien galako buru; sari horren bidez, gizarteko eta familiako jardunbide egokiak bereizten dira. Sari-banaketa Mendizabalan (Vitoria-Gasteiz) dagoen Circo Italianoren karpetan izan da. San Prudencio fundazioak Euskadin enpresen gizarte-erantzukizunaren buru den Arabako erakundea da; ia 400 enpresa eta 30.000 familia baino gehiago batzen ditu.

 

“Sariaren bidez, familiek familia-komunikazioaren hobekuntzan, bizikidetzan eta giza eta gizarte-harremanetan egiten duten ahalegina eta dedikazioa aitortzen da; familiak sentsibilizatu egiten ditu, familia barruan jardunbide egokiei eusteko eta haiek garatzeko beharraren inguruan eta, horrela, oro har gizartearen hobekuntzan laguntzen du, eta jardunbide egokienak bereizten ditu, familiak horiei eustera animatzeko eta gure ingurunean jarraitu beharreko eredu eta adibide izan daitezen”, esan du Romarategik.

 

Saria Araban bizi diren guztiei zuzentzen zaie, eta, urtero, bizikidetzaren alderdi batean oinarritzen da; aurten, eguneroko ohituretan neskato eta mutikoen artean berdintasuna sustatzen duten familia arabarrak saritzen ditu. Epaimahaia honako hauek eratzen dute: Goiatz Minguez, Blanca Corral, Nati López de Munain, Ernesto García, Itziar Aduna eta Carlos Cordovilla.

 

Bereizketarik gabe

Pailazo-talde batek zenbait diploma banatu ditu, Yolanda Berasateguirekin, Gorka Urtaran alkatearekin, Beatriz Artolazabal sailburuarekin eta Pilar García de Salazar foru-diputatuarekin batera.Neskato bat da! praktikaren saria” Zuriñe Gaztelumendiren familiari eman diote; bere gurasoek azaldu dute alaba jaio zen unetik, inguruko pertsonek neskatoa zela bereizi nahi zutela: “belarritakoak jarri eta pijama arrosak oparitu, baina guk ezetz esan genuen. Berdintasuna lortzeko garrantzitsuena eredu izatea da, bai etxean, bai etxetik kanpora”.

 

Ez gara generoa, pertsonak gara praktikaren saria” Mónica Jiménez Castillaren familiari eman diote, eta María Jiménezek jaso du. Familiak, “jardunbide egoki gisa, ipuinetako pertsonaien rola aldatzeko eta seme-alabekin hausnartzeko ahalegina egitea” proposatzen du. Erraza ez bada ere, esterotipo gabe hezten saiatu behar dugu eta, horretarako, hizkera zaindu eta aurreiritziak eta aldez aurretik pentsatutako ideiak saihestu behar ditugu”.

 

Nor da nor jolasean arituko gara? praktikaren saria” Amaia Clemente Gamarraren familiari eman diote, izan ere, berdintasunean hezteko aldaketak sartu ditu: ez daramatzate belarritakoak, armairuak neurrien arabera daude antolatuta eta ez koloreen arabera, eta jostailuak heredatu egin dituzte, sexua aintzat hartu gabe. Familia horrek beste ohitura bat ere badu: sare sozialetan sexuen artean bereizten dituzten gertakariak salatzen eta partekatzen dituzte.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Yolanda Berasategi, Gorka Urtaran, Pilar García de Salazar, Emilio Sola, Esther Uncetabarrenechea