Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal lankide boluntarioentzako laguntzak emateko eta Libian larrialdirako laguntza emateko deialdiak egin dira (2011-04-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko apirilak 05

Ebazpena, euskal lankideentzako laguntzak 2011. urterako iragartzen dituena.

Jaurlaritzak oniritzia eman dio euskal lankide boluntarioentzako laguntzak emateko deialdia jasotzen duen dekretuari. Guztira 400.000 euroko dirulaguntzak onartu dira eta bi urtetan zehar banatuko dira: 250.000 euro aurten eta gelditzen dena, 150.000 euro, 2012rako.

Dirulaguntza horiek Garapena eta Lankidetza sustatzeko Fondoaren kontura ematen dira eta euskal lankide boluntarioen egoera tokian hobetzeko dira. Eskaerak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian aurkezteko epea ireki da. Euskadiko GGKEk hilabeteko epea dute lankide boluntarioentzako laguntza eskaerak aurkezteko.

Era berean, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak martxoaren 30ean egin zuen Artezkaritza Batzordean onartu zuen larrialdietarako ekintza humanitarioetarako etenik gabeko laguntzen artean 125.000€uroko dirulaguntza ematea ACNUR-i.

Dirulaguntza hori Libiako larrialdi proiektu batetarako da, Tunisiarekin muga egiten duen Ras ADjira joan diren talde ahulei laguntza emateko. Proiektua garbitasunerako artikuluez, mantez eta elikagaiez hornitzeko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan