Eu

Beatriz Artolazabal: “Hirugarren Sektore Sozialeko antolakundeetarako eta sektorerako zerbitzuak hornitzeari balio osoa eta erantsia ematea sustatu dugu”

2019.eko uztailak 30
  • Sektorea ezagutzean, sustapen-ekintzetan eta estrategiaren hedapenean aurrera egiteko tresnak abian jarri dira.
  • Euskadiko hirugarren sektore soziala sustatzeko estrategiaren exekuzioaren 2018ko balantzea egin da.
  • “Esparru” estrategiak legealdian zehar hedatuko duten planak behar ditu.
  • 36 jarduera: 2018-2020 aldirako, legealdiko planak 34 jardueretatik 12 lehenetsi ditu.

VG 19 07 30

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordera bidali du Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren 2018ko exekuzioa. Mahai zibilak onartuta, 12 jardueratan oinarritu da exekuzio hori, eta aurrerapausoak lortu ditu Eusko Jaurlaritzaren eta Hirugarren Sektore Sozialaren arteko lankidetzaren zeharkakotasunean, lankidetza publiko-sozialaren eredu mistoa sustatuz, erantzukizun publikoko zerbitzuen hornikuntzan eta arreta emateko eredu komunitarioan.

 

“Antolakundeetarako eta sektorerako zerbitzuak hornitzeari balio osoa eta erantsia ematea sustatu dugu, eta sektorea ezagutzean, sustapen-ekintzan eta estrategiaren hedapenean aurrera egin ahal izateko tresnak jarri dira abian”, adierazi du Beatriz Artolazabal sailburuak. “2018an aurrera egin da 2018-2020 aldirako aurreikusitako eta lehenetsitako 12 jardueretan, eta, gainera, aurreikusi gabe zeuden beste 8 jarduera ere garatu ditugu”.

 

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzko legean emandako aginduari erantzunez landu zen Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategia. Urte anitzeko estrategia da, lehenbiziko aldiz estrategia honen kasuan izan zen mugarri hura egite hutsa.

 

Artolazabalen esanetan, “berritzailea, ia esperimentala, izate hori, helburu handinahikoak izatea eta jarduerak elkarlanean garatzeko planteamendua kontuan izan dira Eusko Jaurlaritzak eta Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeek estrategiaren jarraipena egitean”. 

 

“Balantze honetan –zehaztu du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak– aparteko garrantzia dute, batetik, gauzatu diren ekintzek eta, bestetik, lehenengo estrategia honi esker sortu diren dinamikek eta oinarrizko alderdietan (Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala sustatzean eta sektore horren eta sektore publikoaren arteko lankidetzan, edo baita lan-dinamika operatiboak sortzean ere) egindako aurrerapena egonkortu izanak”.

 

Estrategiak “esparru” izaera du, eta legealdian zehar hedatuko duten hainbat plan behar ditu. Bertan 36 jarduera daude jasota. 2018-2020 aldirako, legealdiko planak 34 ekintzetatik 12 lehenetsi ditu.

 

Garapena

 

Estrategiaren hedapena prestatzeko eta hedapen horretan laguntzeko ekintzen artean daude Estrategia Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean aurkeztea; eta EEZMn 2018ko azaroaren 27an onartutako legealdiko plana eta EHSSSE hedatzeko eta horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko batzorde mistoa eratzea eta abian jartzea, eta jada bi aldiz elkartu da.  

 

Kataluniako Taula Social izenekoarekin eta Generalitatearekin estrategia gauzatzeko prozesuan egindako lana ere jaso da; izan ere, hainbat legealditan sustatu izan dituzte Kataluniako hirugarren sektore sozialerako “laguntza-planak”, eta hirugarren sektore soziala elkarlanean sustatzeko ekintza bultzatzeko mekanismoak zituzten.   

 

Beste jarduera batzuek antolakundeetako euskararen erabilerari, presentziari eta kudeaketari egiten diote aipamena, jardueran aurreikusita bezala, Euskadiko hirugarren sektore sozialeko euskararen egoerari buruzko diagnostikoarekin. Eta, lan horren esparruan, sustatu da EHSSeko antolakundeetan euskara sustatzeko arduradun-talde bat abian jartzea, eta jada egin du lehenengo bilera Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuordearekin elkarlana bideratu ahal izateko.

 

EHSSko erakundeetan eta sareetan erregistroa eta erregistro-datuen erabilgarritasuna hobetzeko ekintzen sustapena eta herritarrei eta gizarte-eragileei ezagutzera emateko ekimena ere azpimarratzen dira. Sareen Sareak, eta EHSSko antolakunde eta sareek, hirugarrenekin elkarlanean eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, EHSSri buruzko oinarrizko informazioaren hedapena eta euskal gizarteari kuantitatiboki egiten dioten ekarpena ere sustatzen dute. 2019ko barometroari esker EHSSri eta euskal gizarteari egiten dion ekarpen kuantitatiboari buruzko oinarrizko informazioa izan ahal izango da, eta hedapen -ekintza ezberdinei ekin ahal izango zaie.

 

Zeharkakotasuna

Eusko Jaurlaritzak sustatutako legealdi-planean lehenetsitako jardueren artean nabarmentzen da Eusko Jaurlaritzaren eta EHSSren arteko lankidetza sustatzeko estrategiaren zeharkakotasuna eta Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaia eta horren funtzionamendu-dinamika sendotzea.

 

Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizun publikoko zerbitzuak hornitzean sektoreko lankidetza formalizatzeko hitzarmen eta itun sozialak bultzatu direla ere jaso da. Alde horretatik, itun sozialari buruzko dekretua, hitzarmenak ere arautuko dituena, onartzera bideratutako prozesua gauzatu da, Jaurlaritzak Euskadiko administrazio publikoekin eta EHSSko sareekin hitz eginez, eta hortik abiatuta dekretu-zirriborroa egin da. 

 

Azpimarratzekoak diren bere ekintza batzuk dira EHSSren eta antolakundeen balio osoa eta balio erantsia identifikatzea, aitortzea eta sustatzea, eta esku-hartze sozialaren esparruan eredu mistoaren hedapena, jarraipena, bultzada.

 

Aurreikusi gabe zeuden baina gauzatu diren, eta Eusko Jaurlaritzak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak sustatu dituzten, ekintzen artean daude Euskadiko hirugarren sektore sozialeko antolakundeen errolda sortzeko lehenengo urratsak ematea, boluntarioen elkarteen erroldarekin koordinatuta, eta erregelamendu bidez arautzea, eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak hedabideetan borondatezko lanari ematen zaion tratamenduari buruzko hiru tailer sustatzea.

 

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko antolakunde eta sareek sustatutako ekimenetan Sareen Sareak eta Confebaskek enpleguari eta laneratzeari buruz etorkizunera begira abian jartzeko lankidetza aztertzeko ekintzak aipatzen dira, helburu dutenak erronka demografikoaren aurrean eta datozen urteotan enpleguak betetzeko enpresek izango dituzten zailtasunen aurrean kualifikazio, enplegu eta laneratze oldeak sortzea. EHSSko sareek, ordezkatuko dituen pertsona baten bidez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean parte-hartzea ere aipatzen da.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak