Eu

Lanak eta Justiziak areagotu egin du Karrera Judizialera eta Fiskalera eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegora sartzeko beka-kopurua, eta, orain, 40 dira (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30

Lan eta Justizia Sailak 264.000 euro bideratuko ditu Karrera Judizialerako eta Fiskalerako eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegorako oposizioak prestatzeko beketara, sarbidea sustatzeko eta hari bide emateko, egonkortasuna eta zerbitzu publikoaren kalitate-maila egokia sustatzeko eta herritarrek Justizia Administrazioan duten gogobetetasun- eta konfiantza-maila areagotzeko.

Aurreko deialdia dela eta, beka-kopurua areagotu egin da (35 ziren lehen eta 40 orain), eta eutsi egiten zaie eskakizunei eta merezimenduak balioesteko irizpideei, besteak beste: Zuzenbideko Lizentziatura edo Gradua izatea, hura eskuratu zenetik zazpi urte baino gehiago igaro ez izana, hiru urte baino gehiagoz (elkarren segidakoak edo txandakatuak) edozein beka-motaren, antzeko izaerako graduondoko ikasketaren edo deialdi honek aipatzen dituen oposizioak prestatzeko laguntzaren baten onuradun ez izatea, eta eskatzailearen mendeko diren pertsonek 80.000 euro gordin baino gehiagoko diru-sarrerarik ez izatea.

Beken helburua da Zuzenbideko lizentziadunak motibatzea, beren lanbide-xedeak karrera judizialera eta fiskalera eta Justizia Administrazioko Letratuen Kidegora bideratzeko eta, horrela, Justizia Administrazioari baliabide pertsonal egonkorretarako bide eman eta, ondorioz, eraginkortasun- eta kalitate-maila handiagoa izaten laguntzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko