NIK Patrika Digitala
Berriak Lana eta Justizia
qrcode

Gobernuak baimena eman du Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua emateko kontratua egiteko (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019-07-30

Lan eta Justizia Sailak Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ) emateko kontratazio-espedientearen hasiera aurreikusten du. Hura Euskadiko epaitegiek eta auzitegiek espetxerako neurri alternatibo gisa ezarritakoak betearaztean datza: gizartearentzako lanak,  askatasunaz gabetzeko zigorren betearazpena etetea eta segurtasun-neurriak.

Kontratuak 32 hilabete inguruko iraupena izango du, eta ez dago luzatzeko aukerarik, ez eta loteetan banatzeko aukerarik ere, eta zenbatekoa, guztira, bost milioi, hirurehun eta laurogeita bat mila eta laurogeita hamabi euro (5.381.092) izango da.

Kontratuaren baldintza teknikoen agiriak zehazten du Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua 40 profesionalen diziplina anitzeko ekipo batek eratuko duela eta, horien artean, honako hauek egongo direla, besteak beste: kriminologoak/juristak, psikologoak, gizarte-langileak eta administrazioko langileak: 6 Araban, 24 Bizkaian eta 10 Gipuzkoan.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak gizartearentzako lanak egiteko zigorrak eta askatasunaz gabetzeko zigorren betearazpenaren eteteak eta ordezpenak kudeatzeko eta horien segimendua egiteko eta betearazpena kontrolatzeko funtzioak betetzen ditu. Besteak beste:

- Zigortuari betearazpenaren inguruko gertakariei buruzko informazioa ematea.

- Kasuaren balorazioa egitea, banako ibilbide egokiena zehazteko edo, hala badagokio, zigorraren betearazpena zail edo ezinezko egiten duen gertakaririk dagoen zehazteko.

 - Zigortuaren gertakarietara ondoen egokitzen den eta ahalik eta gizarteratzerik onena ekarriko dion betearazpen-plana eta esku hartzeko eta segimendua egiteko plana prestatzea.

- Zigorren, eteteen eta segurtasun-neurrien betearazpenaren segimendua eta kontrola egitea.

- Epaitegi eskudunari zigorraren betearazpena baldintzatzen duten gertakari esanguratsuei buruzko plana, garatutako planak eta zigorraren betetze-mailari buruzko azken txostena ematea.

- Epaileek eta epaimahaiek hartu behar diren neurrien balorazio hobea egin ahal izateko kasuaren gertakariei buruz eskatzen dituzten txosten sozialak prestatzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko