Eu

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Euskadiko Gurutze Gorriari zuzeneko dirulaguntza emateko, Irunen migratzaileentzako harrera humanitarioko gailua egokitzeko (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak onetsi egin du Euskadiko Gurutze Gorriari 148.520,82 euroko dirulaguntza zuzena ematea, Irunen migratzaileentzako harrera humanitarioko gailua egokitzea finantzatzeko, instalazio batzuetan.

Estatura iristen direnek egiten duten Afrikatik Europako Iparralderako ibilbidean, Euskadi ardatz estrategikoan dago; beraz, Andaluziako kostaldeetan hartzen dituztenean sarrien eskatzen duten helmugetako bat da.

2018ko ekainetik 2019ko martxora arte, Euskadira etengabe iritsi dira migratzaileak. Horrek erakusten du iragaitzezko migratzaileen errealitateak nolako dimentsio berria duen.

Egoera horretan, euskal erakundeek erreakzionatu egin dute eta, horretarako, beren baliabideak koordinatu dituzte eta, Gurutze Gorriaren lankidetzarekin, larrialdietako harrerarako aterpetxeen sistema ezarri dute. 2018ko ekainetik 2019ko martxora, aterpetxe horietan 8.662 pertsonari eman zaie arreta, guztira.

Aldi horretan, lau aterpetxe gaitu dira iragaitzazko pertsonak hartzeko, honako udalerri hauetan:  Bilbon, 88 plaza; Donostian, 30 plaza; Irunen, 60 plaza, eta Vitoria-Gasteizen, 55 plaza.

2018ko udatik kudeatutakoaren esperientziaren ondoren, ezinbestekotzat jotzen da Irunen plaza egonkor gehiago eduki ahal izatea; izan ere, migrazio-prozesu batean murgilduta dauden pertsona askoren geralekuetako bat da.

Gaur egun Martindozenea udal-aterpetxean dagoen gailuak ez du plaza gehiago izateko aukerarik; beraz, Gurutze Gorriak espazio bat gaitu du, eta bertan Euskadira iristen diren pertsonen oinarrizko beharrizanei erantzuteko zerbitzuak eskaintzen dira.

Laguntza horren helburu nagusia da pertsonei beren beharretara ondoen egokitzen den baliabidea izateko aukera ematea, harrerarako gaitutako gailuetan elikagaien, higienerako elementuen eta medikamentuen oinarrizko hornidura eduki ahal izateko, antzemandako beharrei ahalik eta erantzun onena emango dien materiala eta azpiegitura eduki ahal izateko edo identifikatzen diren gaiei ondoen erantzuten dieten pertsona gaituak izateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko