
Beatriz Artolazabalek, Agurainen, “4 Dorreen” jarduera nabarmendu du, belaunaldien arteko jardueretako parte-hartzearekin
- 200 erretiratu inguruk Agurainen topaketa-jardunaldi batean parte hartu dute
Agurain, 2019-07-26
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak “4 Dorreak” pentsiodun eta erretiratuen elkarteak Arabako Agurain udalerrian antolatu duen jardunaldian parte hartu du. Hartan, honako hau nabarmendu du: “elkarte horretako kideek duten gaitasuna, jarduera eta gizarte-ahalduntzea, aintzat hartuta Euskadiko elkarte aktiboenetako bat eta Euskadi Lagunkoian adierazitako helburuetako asko jaso dituenetako bat dela, batik bat belaunaldien arteko jardueretako parte-hartzeari dagokionez”.
Berarekin batera, Juan Antonio González Lau Dorreen presidentea, Emilio Sola, Ernesto Sainz-Lanchares alkatea eta Irune Muguruza Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendaria izan dira.