Berriak Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

MBT programak 1.810.000 euro bideratu ditu Euskadiko txikizkako merkataritza-banaketaren sektoreari berrikuntza, teknologia berriak eta kalitatea sustatzen laguntzera (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019-07-30

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Gobernu Kontseiluan MBT (Merkataritzako Bulego Teknikoak) laguntza-programa onetsi du; programa txikizkako merkataritza-banaketaren sektoreari aholkularitza esperimentatua eta kalitatezkoa ematera eta sailetako politiken partaide egitera bideratuta dago. Programa honen helburua da berrikuntzarekin, kalitatearekin eta teknologia berriekin lotutako prozesuak sustatzea eta udal-mailan edo banaketa-katean elkarlaneko estrategiak bultzatzea.

Euskadiko 47 Merkataritzako Bulego Teknikoak autonomia-erkidegoko merkataritza-enpresei laguntza emateko aktibo nagusietako bat dira, eta balio erantsi handiko baliabidea dira politika publikoak kudeatzeko. MBTek sektoreari lotutako jarduerak eraginkortasunez betetzeko eta lehiakortasuna hobetzeko beharrezko aholkularitza eta trebezia ematen dituzte. Hori guztia, merkataritzaren arazoen hurbiltasunetik eta ezagutzatik eta egungo eta etorkizuneko erronken ikuspegitik.

Euskadiko MBT sareari atxikitako bulego bakoitzak, gehienez, 38.500 euroko diru-laguntza jasoko du. Laguntzen zenbatekoak bulegoko zerbitzua betetzen duen arduradunaren denbora osoko urtebeteko kontratazio-kostuen % 86,7ra artekoak izan ahalko dira. Laguntzak eskatzeko epea hilabete  bat izango da EHAAn argitaratzen denetik aurrera.  

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko