Eu

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio toki-erakunde, toki-organismo autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateei laguntza ekonomikoak emateko aginduari, immigrazioko teknikariak kontratatzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren inguruko jarduerak garatzeko (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio toki-erakunde, toki-organismo autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateei 880.000 euroko laguntza ekonomikoak emateko aginduari, immigrazioko teknikariak kontratatzeko eta immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren inguruko jarduerak garatzeko. 

Aginduaren helburua da 2019rako autonomia-erkidegoko toki-erakunde, toki-organismo autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateentzako laguntza ekonomikoak arautu eta deitzea, immigrazioko langile teknikoak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren inguruko jarduerak garatzeko.

Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, etorkinak integratzeko politikaren barruan, bi laguntza-lerro arautzen ditu: immigrazioko langile teknikoak kontratatzen jarraitzeko eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren inguruko jarduerak garatzeko.

Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak honako hau kofinantzatzen du: “immigrazioko teknikarien jarraipena eta euskal erakunde-egituran immigrazioaren errealitateari eta, oro har, kulturen arteko bizikidetzari bide ematen dioten esku-hartze sozialeko jarduerak egiteari arreta handiagoa eta hobea ematen laguntzeko jarduerak.  Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak eskabide bakoitzean aurkeztutako jardueren aurrekontu osoaren % 75 arte finantzatu ahalko du”.

Langileen kontratazioa

Immigrazioko teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak direla eta, helburua da toki-erakunde, toki-organismo autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateek egiten duten esku-hartze soziala sustatzea eta, haien ekimenez, immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzan bultzatzeko.

Laguntza horien aurreko deialdietakoren batean dirulaguntza jaso duen eta 2018 ekitaldian indarrean egon den immigrazioko teknikarien kontratazioari eustea finantzatuko da. Laguntza-lerro horren zuzkidura ekonomikoa 381.920 eurokoa da.

Jarduerak

Immigrazioko eta kulturen arteko bizikidetzako jardueretarako laguntzak titulartasun publiko hutseko kapital soziala duten eta batik bat udalek eratzen dituzten toki-erakunde, toki-organismo autonomo eta tokiko merkataritza-sozietateei zuzentzen zaizkie. Laguntza-lerro horren zuzkidura ekonomikoa 498.080,00 eurokoa da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau