Eu

Gobernu Kontseiluak Gipuzkoako Foru Aldundiari 800.000 euroko dirulaguntza ematea onetsi du, enplegurako eta gizarteratzeko eta laneratzeko jarduketak egiteko (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, 800.000 euroko dirulaguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiari, 2016-2020rako elkarEKIN Gizarteratzeko Planaren garapenaren barruan enplegurako eta gizarteratzeko eta laneratzeko jarduketak egiteko. Plan horren helburua honako hau da: “desparekotasunak murriztea eta Gipuzkoako ekonomia- eta gizarte-kohesioan aurrera egitea eta, horretarako, gizarte-inklusioari bide ematea eta bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonen, enplegagarritasun-maila ertaina-baxua duten langabeen eta lan-ezegonkortasunean dauden enplegatuen bizi-kalitatea hobetzea, enplegura eta okupaziora jotzeko aukera emango duten neurrien bidez eta lan- eta okupazio-baldintzei eutsiz eta haiek hobetuz; betiere, horretarako, agente publikoak, pribatuak eta sozietate zibila inplikatuz”.

ElkarEKIN planak bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta toki-garapeneko eskualdeko agentzien artean sinatutako lankidetza-hitzarmenarekin; haren bidez, sustapen ekonomikorako gobernamendu-eredu berria garatzeko oinarriak ezartzen dira.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera, “politiken eta gizarte-zerbitzuen eta enpleguaren sistemen koordinazio onena behar da, eta bi sistemetarako informazio esanguratsuaren kudeaketa partekatua; horrela, bi eremu horien aldetik laguntza-beharrak dituzten bazterketa-arriskuan edo -egoeran dauden pertsonen gizarte-inklusiorako ibilbideei aukera eta bide emateko, haiek diru-sarrerak bermatzeko sistemako prestazio eta laguntza ekonomikoen hartzaile izan ala ez”.

Helburu horrekin sinatu zen, 2018ko abenduaren 13an, Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko jarduketa-protokolo orokorra enplegurako eta gizarteratzeko eta laneratzeko arloan. “Bertan sartzen da akordio hori; haren helburu nagusia da zenbait ekintza zehatzen baterako kudeaketa bermatzea, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sustapen ekonomikoarekin, enpleguarekin eta gizarte-politikekin lotutako gobernu-ekintzan eraginkortasun eta efizientzia handiagoa lortzeko”, esan du Artolazabalek.

Lakuaren jarduketak

2017-2020rako Enplegurako Plan Estrategikoa Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak onetsi zuen, eta planak enplegua ulertzeko modu zabala du, zeinak lanaren, hezkuntzaren eta sustapen ekonomikoaren dimentsioekin zerikusia duten alderdiak ere jasotzen baititu. Hark, helburu estrategikoen artean, honako hauek ezartzen ditu: kalitateko enplegua sustatzea eta, horretarako, pertsona ahulenengan eta euskal gazteengan arreta jartzea; laneratzea sustatzea, tokiko eta eskualdeko enplegu-planen bidez; enplegurako lanbide-heziketa sustatzea, bai langabeena, bai okupatuena; ekintzailetzari integraltasunez bide ematea;  enpresarekin konexio handiagoa duen hezkuntza-sisteman sakontzen jarraitzea, eta  Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuaren balioaren ekarpena hobetzea, euskal enplegu-politikaren tresna operatibo nagusi gisa, pertsona eta enpresei zerbitzu integratuagoak eskaintzeko.

Bestalde, Euskadi Lurralde Inklusiboa 2017-2021erako Gizarteratzeko IV. Plana dimentsio anitzekoa da, eta jarduketak jaso ditu hainbat eremutan, besteak beste: enplegua, diru-sarreren bermea, gizarte-zerbitzuak, osasuna, etxebizitza eta hezkuntza. Halaber, emakume eta gizonen arteko berdintasunarekin eta zenbait kolektiboren behar bereziei erantzuteko arretarekin edo gizarte-inklusiorako politiken erakundeen arteko antolaketarekin zerikusia duten zeharkako elementu batzuk ere jaso ditu.

2020rako Gazte Planean, 2017-2020rako Enplegurako Plan Estrategikoarekin bat datozen helburu estrategikoak zehazten dira, besteak beste: abiadura hezkuntza-eremutik lan-eremurako trantsizioan, kalitateko enplegua duten gazte-kopuruaren eta ekintzaileen gorakada eta bazterketa-arriskuan dauden gazteen lan-inklusioa.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere lurralde-eremuan, eskumenak ditu ekonomia- eta gizarte-garapenaren arloan, bai eta gizarte-laguntzarako arloan ere, eta, horiek baliatzeko, sustapeneko eta garapen ekonomikoko jarduketak egiten ditu, Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren bidez. Era berean, berdintasun-politiken, gizarte-zerbitzu komunitarioen, desgaitasunaren, enpleguaren eta gizarteratzearen inguruko jarduerak eta zerbitzuak garatzen ditu, Gizarte Politiketako Departamentuaren bidez.

2018-2022rako Gipuzkoarako enplegagarritasuneko eta gizarte- eta lan-inklusioko estrategian, 2016-2020rako elkarEKIN Gizarteratzeko Planaren garapen-esparruan diseinatu den horretan, Gipuzkoako Aldundiaren helburu nagusia honako hau da: “desparekotasunak murriztea eta Gipuzkoako ekonomia- eta gizarte-kohesioan aurrera egitea eta, horretarako, gizarte-inklusioari bide ematea eta bazterketa-egoeran edo -arriskuan dauden pertsonen, enplegagarritasun-maila ertaina-baxua duten langabeen eta lan-ezegonkortasunean dauden enplegatuen bizi-kalitatea hobetzea, enplegura eta okupaziora jotzeko aukera emango duten neurrien bidez eta lan- eta okupazio-baldintzei eutsiz eta haiek hobetuz; betiere, horretarako, agente publikoak, pribatuak eta sozietate zibila inplikatuz”.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko