Eu

Eusko Jaurlaritzak adinekoentzako bizitegi-zentroen dekretua onetsi du (Gobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30

Eusko Jaurlaritzak, Beatriz Artolazabal sailburuak proposatuta, adinekoentzako bizitegi-zentroen dekretua onetsi du; hark Prestazioen eta Gizarte Zerbitzuen Katalogoan aurreikusten diren adinekoentzako bizitegi-zentroek bete beharko dituzten eskakizun materialak, funtzionalak eta langileen ingurukoak  arautzen ditu. Horrela, kalitateko bizitegi-arretarako zerbitzuak jasotzeko eskubidea bermatu nahi da.

Adinekoentzako bizitegi-zentroak mendekotasun-egoeran dauden edo mendekotasun-egoeran egoteko arriskuan dauden 65 urtetik gorako adinekoentzako ohiko edo etengabeko eta, hala badagokio, aldi baterako etxebizitza izateko lekuak dira; bertan, arreta integrala eta jarraitua ematen zaie.

Zerbitzu hori, gaur egun, 41/1998 Dekretuaren (Hirugarren Adinerako Egoitzetako Zerbitzu Sozialei buruzkoa) bidez arautzen da; dekretua 125/2005 Dekretuak eta 195/2006 Dekretuak aldatu zuten. Araudi hori udal-eskumeneko adinekoentzako ostatu-zerbitzuei ere bazaie aplikagarri.

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak egiaztatu du Gizarte Zerbitzuei buruzko Legea (abenduaren 5eko 12/2008 Legea) onetsi aurreko araudi horrek ezartzen duen eskakizun materialak, funtzionalak eta langileen ingurukoak eguneratzeko beharra.

Lege-esparru horren barruan eta beharrizanerako testuinguru horretan, Dekretu berriaren bitartez, adinekoen egoitza-zentroak arautzen dira, egoera horretan dauden pertsonei kalitatezko egoitza-arretako zerbitzuak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko.

Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren printzipioetako bat da kalitatezko gutxieneko estandarrak bermatzea eta, adinekoentzako egoitza-zentroek bete beharreko ezinbesteko eskakizun materialen, funtzionalen eta langileen aldetiko eskakizunen ezarpenaren bitartez, asmoa da gutxieneko eskakizun-mailak ezartzea eta, horrela, erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuen sistema eta erabiltzaileek gizarte-babesaren kalitaterako duten eskubidea bermatzea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko