Eu

  Gobernu Kontseiluak onetsi du Lanbideren aldetik Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko (Hobetuz) langileak subrogatzeko dekretua (Goobernu Bilera 2019-07-30)

2019.eko uztailak 30
  • Beatriz Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “Hobetuz Lanbiden integratzeko konpromisoaren betearazpena, enplegatuen eta langabeen prestakuntzaren kudeaketan eraginkortasuna hobetzeko”

Gobernu Kontseiluak, gaur goizean, Lanbidek Hobetuz - Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko langileak subrogatzeko dekretua onetsi du; horrek bermatu egiten du plantillako hogei pertsonek beren lan-harremanari eutsiko diotela, iraungitzeko lan-kontratupeko langileen baldintzapean, harik eta hutsik egotean amortizatu arte. Horrela, bere zerbitzuak Lanbide (Euskal Enplegu Zerbitzua) erakunde autonomoaren mendekotasun organikopean eta funtzionalpean emango ditu.

Langileek finkatutako eta eskuratutako lan-eskubideei eta -betebeharrei eutsiko diete, eta berehala sartuko dira, Fundazioaren iraungipen-akordioan bertan zehazten den datan, eta egitura organoekiko atxikipenaren bidez eta dagozkien kategoriekin zehaztuko da.

Beatriz Artolazabalek honako hau nabarmendu du: “Hobetuz Lanbiden integratzeko konpromisoaren betearazpena, enplegatuen eta langabeen prestakuntzaren kudeaketan eraginkortasuna hobetzeko”. 

Aurrekariak

2016ko ekitaldian, une garrantzitsu bat egon zen, Hobetuz Fundazioaren etorkizunerako: Gobernu Kontseiluaren akordio batek baimena eman zuen Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Sektore Publikoko Fundazio eraldatzeko, eta gerora beste baten bidez aldatu zen -azaroaren 22a-, zeinak Fundazioaren Estatutuen behin betiko idazketa onetsi baitzuen.

2019ko ekitaldirako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren 5/2017 Legeak -luzatuak izan dira 2019rako-, edozein plan, programa edo jarduketa esanguratsuk eta lege-mailako xedapenek eragindako administrazioko berrantolaketen kasuan, honako hau aurreikusten du: Gobernuak kontratu-harremanetan subrogazioarekin zerikusia duen guztia eta sektore publikoaren edozein erakunde sortzearen, iraungitzearen edo eraldatzearen ondoriozko edozein generotako eskubide eta betebeharretan eta, zehazki, sektore publikoko beste erakunde batean bere zerbitzura dagoen langileriaren atxikipenaren eta integrazioaren inguruan arautu eta agindu ahalko du, aplikagarri den laneko edo funtzio publikoko legeriarekin bat etorriz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko