Eu

Artolazabal: “BAIk berretsi egin du Euskadik enpleguaren sorreraren arloan duen joera ona”

2019.eko uztailak 25
  • Biztanleria Aktiboaren Inkestak gaur adierazten duenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan, 2019ko bigarren seihilekoan, % 8,63ko langabezia erregistratu da
  • “Kalitateko enplegu gehiagok Euskadirako gizarte-kohesio handiagoa dakar” Enplegu-kota onetara prestakuntza gehiagorekin eta trebakuntza etengabearekin heltzen da

VITORIA GASTEIZ,  2019-07-25

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, “Lan Ministerioak egiten duen Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) berretsi egiten du Euskadiko enpleguaren bilakaeraren jarduera ona eta berretsi egiten ditu duela egun batzuk Jardueraren araberako Biztanleriaren Inkesta - JBIren inguruko biztanleriaren inkestaren indizeetan eta Lanbiden erregistratutako langabezia-datuetan antzemandako datu positiboak. Gaur BAIren txostenak adierazten duenez, autonomia-erkidegoak bigarren hiruhilekoan % 8,63ko langabezia erregistratu du. Hartan, Arabak % 8,04koa, Bizkaiak % 9,74koa eta Gipuzkoak % 7,13koa.

 

Enpleguaren dinamika positiboa da, eta Gizarte Segurantzarekiko afiliazioak hazten jarraitzen du. Gure hazkuntzaren erritmo positiboa etengabea da, hobekuntza-marjinaren barruan: horregatik egiaztatzen dute joera positiboa adierazle horiek. Guztion artean lanean jarraitu behar dugu –gizartea, enpresak eta erakundeak–, eta enplegura jotzeko zailtasun gehien dutenei aukerak eman behar dizkiegu”, esan du Artolazabalek.

 

“Duela egun batzuk, JBIren inkestaren datuak ezagutu ditugu; haien arabera, % 9,6koa zen Euskadin langabezia, eta BAIk, gaur, enplegua sortzeko eta langabezia-tasa murrizteko joera positibo hori berresten du. Lortzen ari gara legegintzaldiaren hasieran % 10etik beherako tasak lortzeko ezarri genuen helburua.

 

“Enplegu gehiagok Euskadirako gizarte-kohesio handiagoa dakar. Joera ona da, eta gero eta gehiago ari gara Batasuneko indizeetara hurbiltzen. Berriz ere diot, lan handia dago oraindik egiteko. Enplegu-kota onetara prestakuntza gehiagorekin eta trebakuntza etengabearekin heltzen da", esan du Artolazabalek.

 

Gaurko BAIren datuen arabera, Euskadik % 8,63rekin (Arabak % 8,04, Bizkaiak % 9,74 eta Gipuzkoak % 7,13), Nafarroako Foru Erkidegoak (% 7,58) eta Kantabriak (% 9,01) erregistratu dituzte langabezia-tasa baxuenak lehen hiruhileko honetan, Estatuan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak