Berriak Lehendakaritza
Eu

2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bideratu zituen 57 herrialdetan

2019.eko uztailak 24
  • Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian Euskadiko garapenerako lankidetzako erakunde publikoek 2014tik 2018ra finantzatutako proiektuei buruzko informazioa eskura daiteke
  • Datu guztiak http://euskalankidetza.hegoa.ehu.eus webgunean kontsulta daitezke

 

2018an euskal lankidetza publikoak 585 ekimen berri bultzatu zituen 57 herrialdetan, guztira 69,5 milioi euro baino gehiago bideratuz. Gaurtik aurrera, 2019ko uztailaren 24a, ekimen hauen guztien informazioa Euskal Lankidetza Publikoaren Atarian eskuragarri dago. Baliabide honek Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, hiru hiriburuetako udalen eta Euskal Fondoaren informazioa biltzen du.

 

Euskal Lankidetza Publikoaren Atariak Euskadiko garapenerako lankidetzan aritzen diren erakunde publikoek sustatzen dituzten ekintza solidarioen ikuspegi orokorra eskaintzen du. 2014tik 2018ra bitartean garapenerako euskal lankidetza publikoak 317 milioi euro inguru bideratu ditu.

 

Orrialdean lankidetzara bideratzen dituzten eragile publikoei buruzko informazio gardena jasotzen da, bai eta garatutako proiektuak ere, urteka, leku geografikoaren eta erakundearen arabera. Euskadiren ekintza solidarioa, oro har, ikusiz ulertzeko informazio osagarria dago, grafikoak edota analisiak tartean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau