Berriak Hezkuntza
Eu

Uriarte sailburuak Programa-Kontratuak sinatu ditu Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateekin

2019.eko uztailak 24

 

  • Eusko Jaurlaritzak Programa-Kontratuetara bideratutako inbertsiak 200 milloi euro aurrikusten ditu lau urtetan; orain baino 16 milioi euro gehiago.
  • 3 Programa-Kontratuen bitartez, Euskal Unibertsitate Sistema osatzen dituzten unibertsitateek 120 ekintza baino gehiago identifikatu dituzte.

 

Gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan, 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planari lotutako Programa-Kontratuen sinadura burutu da. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, Nekane Balluerka Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco (UPV/EHU)ko errektoreak,  Jose Maria Guibert  Deustuko Unibertsitateko errektoreak eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak hartu dute parte sinaduran. Adostutako akordioak Hezkuntza saila eta aipatutako hiru unibertsitateak batzen ditu aipatutako Programa-Kontratuetan jasota dauden helburuak lortze aldera.

Programa-kontratuen bitartez unibertsitateen funtzionamendu- eta kudeaketa-egituren hobekuntza sustatu nahi da; beste modu batean esanda, Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateek egitura- eta kudeaketa-aldaketen bitartez esparru jakin batzuetan aurrera egin dezaten lortzeko helburua dute programa-kontratuek.

2019-2022 Unibertsitate Sistemaren Plana bost garapen-ardatzen arabera planteatzen da, eta ardatz horiek funtsezkoak dira, EUS sendotzeko zereginean eta bikaintasunean aurrera egiteko. Garapen-ardatz bakoitzak aurretiaz adostutako ekintza batzuk aipatzen ditu, eta ekintza horiek dira gaur sinatutako dokumentuak jasotzen dituenak. Eusko Jaurlaritzaren laguntza, Hezkuntza sailaren bitartez, Programa-Kontratu eskemaren bitartez gauzatzen da.

Maila operatiboari dagokionez, Programa-Kontratuetan bilduta geratzen dira bai planetan garatuko diren jarduketa guztiak bai unibertsitateek eta Eusko Jaurlaritzak horietako bakoitzean egingo duten aurrekontu-ahalegina. Planetan bildutako ekintza guztien artean aukeratutakoak babesteko Eusko Jaurlaritzak ematen duen laguntza antolatzeko balio dute tresna horiek.

Planteamendu horretan oinarrituta, 2019-2022 USPen indarraldirako hiru Programa-kontratu aurreikusten dira unibertsitate bakoitzerako:

 

  • «Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea» Programa-Kontratua.
  • «Bikaintasun-ikerketa» Programa-Kontratua.
  • «Prestakuntza eta Nazioartekotzea» Programa-Kontratua.

 

Unibertsitate bakoitzak aipatutako hiru Programa-Kontratuei lotutako ekintzak bultzatuko ditu. Adibidez, “Unibertsitatea-Enpresa-Gizartea” Programa-Kontratuari dagokionez, honelako ekintzak bultzatuko dituzte, besteak beste:

 

  • UPV/EHU: EHUren Garapen Jasangarrirako 1. Agenda (2019-2024) garatzea, ingurumen-jasangarritasunaren unibertsitate-kudeaketan aurrera egiten jarraitzeko. Inbertsioa: 1.304.900 euro.
  • Deustu: Prestakuntza dualerako Erraztaileen Eskola Ezartzea, Garatzea eta Finkatzea, unibertsitate-irakasleen eta enpresa-tutoreen zerbitzura. Inbertsioa: 880.000 euro.
  • Mondragon: Berrikuntza- eta transferentzia-proiektuak –teknologikoak eta ez-teknologikoak– garatzea, Euskadiko enpresetan ikerketa-emaitzei balioa emateko. Aurrekontua: 784.300 euro.

 

Programa-Kontratuetan dauden ekintza guztiak 2019-2022 Euskal Unibertsitate Sistemaren Planean jasota daude. Bertan egin daiteke ekintzen kontsulta, 26 eta 35 taulen artean.

 

Unibertsitateek 2019-2022 USPen esparruan proposaturiko ekintzak garatze aldera, Eusko Jaurlaritzak hitzemandako aurrekontua 200 M€-tik gorakoa da, beheko taulan islatuta dagoen bezala.

 

Unibertsitatea

2019

2020

2021

2022

Guztira

2019-2022

EHU

34.401.235 €

34.788.035 €

34.977.524 €

35.191.029 €

139.357.823 €

DU

  7.909.065 €

  8.021.279 €

  8.173.143 €

 8.482.945 €

  32.586.432 €

MU

  6.824.573 €

  6.924.207 €

  7.059.042 €

 7.334.109 €

  28.141.931 €

EUSeko guztizkoa

49.134.873 €

49.733.521 €

50.209.709 €

51.008.083 €

 200.086.186 €

 

 

 

 

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko uztailaren 24an

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Nekane Balluerka UPV/EHUko errekotorea, Jose Maria Guibert Deustuko unibertsitateko errektorea, Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea