Osasun Sailburua, Nekane Murgak Gernika-Lumo ospitalea bisitatu du
- Zentroak, Busturialdeko eta Lea-Artibaiko eskualdeetako 56.000 pertsonei arreta eskaintzen dienak, datorren abenduan bere zazpigarren urteurrena ospatuko du.
- Eremuka, martxan jarri zenetik, ospitaleak 000 kontsulta mediko baino gehiago eta 126.000 larrialdi baino gehiago artatu ditu eta 3.000 ebakuntza kirurgiko baino gehiago egin ditu.
- Bisitan, sailburuak profesionalei egunero egiten duten lana eskertu die eta nabarmendu du zentro horrek Gernikako eta inguruetako herritarrei irisgarritasunean eskaini dien hobekuntza.
Osasun sailburuak, Nekane Murgak, Osakidetzako Zuzendi Orokor Juan Luis Diegorekin batera, gaur goizean Gernika-Lumoko ospitalea bisitatu du, datorren abenduan zazpigarren urteurrena ospatuko duen hori. Zentroak asistentzia sanitarioa eta zerbitzu aurreratuak eta ebazpen azkarrekoak eskaintzen die Busturialdeko eta Lea-Artibaiko eskualdeetako herritarrei (56.000).
Bisitaren aurretik, sailburua zentroaren arduradunekin bildu da erakundea eta zentroaren jarduera zuzenean ezagutzeko. Instalazioak bisitatu ondoren eta, bertan, zentroko langileekin hitz egin eta haien iritzia ezagutu eta geor, plantilla osatzen duten 96 profesionalek egunero egiten duten lana nabarmendu du eta honakoa adierazi du: “Gernika-Lumoko ospitaleari esker, irisgarritasuna hobetu da, ospitaleko osasun-arreta eta etxeko ospitaleko arreta herritar horiei gerturatzeaz gain, Gernikaldeko lehen mailako arreta, osasun mentala, Errehabilitazioa eta antzeko osasun-zerbitzuak eremu bakarrean pilatu baititu. Arretaren integrazioaren eredu bilakatu da; hots, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren estrategietako bat aurrera eraman du eta baliabideen optimizazioan lagundu du”. Era berean, “Gernika martxan jartzeak urtean Galdakao-Usansoloko Ospitalera egiten ziren 60.000 joan-etorri saihesten ditu eta osasun-zerbitzu espezializatuak eskuratzeko denbora murrizten da” gehitu du.
Bisita berean, sailburuak Gernikaldeko Lehen Mailako Arretako Unitatea, ospitalearen lehenengo solairuan kokatuta dagoena, ezagutzeko aukera izan du eta egiaztatu ahal izan du lehen mailako arretako ekipoen lanak eta bi maila asistentzialen, lehen mailako arretaren eta ospitaleko arretaren, koordinazioak duten garrantzia, herritarren osasun-beharrei erantzuterako orduan.
Mailen arteko koordinazioaz gain, jarraitutasun asistentziala hobetzen duen koordinazioaz gain, lehen mailako arreta horrek lan asko egin du azkeneko urteotan koordinazio soziosanitarioa hobetzeko, Bizkaiko bi eskualde horien mankomunitateekin kolaboratuz eta 2013an tokiko osasun-sarea sortuz. Izan ere, azkeneko horrek herritarren arreta soziala eta sanitarioa hobetzen duten ekimen eta proiektu komunak garatzen lan egiten du.
Bisitan sailburuak aukera izan du zentroak egun dituen instalazioak zuzenean ezagutzeko: 14 kontsulta, 2 ebakuntza-gela, prozedura endoskopikoen 1, Anestesia-osteko Bizkorketako Unitate 1, Kirurgia Handi Anbulatorioko Unitate 1, Larrialdietako eremua, Erradiologiako eremua, Laborategia eta erditze-aurreko eta erditze-ondoko heziketa-gela bat.
Jarduera-datuak
Urte hauetan zehar martxan jarri zenetik, zentroak bere zerbitzu-zorroa handitu du eta egun dituen prestazio ezberdinak modu mailakatuan txertatzen joan da. Ospitalea 2012ko abenduaren 12an martxan jarri zenean zituen 13 espezialitate medikoei (Kardiologia, Kirurgia Orokorra, Dermatologia, Digestio-aparatua, Endokrinologia, Ginekologia, Pneumologia, Urologia, Otorrinolaringologia, Oftalmologia, Erradiologia, Traumatologia, Urologia) eta proba osagarriei, sei hilabete beranduago, Neurologia, Etxeko ospitalizazioa eta OTA, mamografiak eta bestelako proba diagnostikoak gehitu zitzaizkien. Guztira, inauguratu zenetik 265.835* kontsulta mediko artatu dira, horietatik 28.285 2018an, eta 20.922* ekografia, 3.583* mamografia eta 21.805* OTA egin dira.
Gainera, 2013an Osasun Mentala, Errehabilitazioa eta Emergentziak mugitu ziren ospitalera, Osakidetzako Sarearen beste erakundeen mendeko diren 3 eremu horiek, egun horretara arte Gernikako anbulatorioan eskaintzen zirenak. Urte horren amaieran, Larrialdiak iritsi ziren, behaketako 8 boxekin (6 helduentzat eta 2 pediatriarako), pediatriako kontsultako gela bat, 4 kontsulta-gela, triajeko bat, erizaintzako bat, sendaketa-gela bat, bihotz-biriketako berpiztea (BBB) egiteko beste bat, eta 24 orduz analisi klinikoak egiteko laborategi bat. Urtero, ia 24.000 larrialdi artatzen dira, 126.387* martxan jarri zenetik.
2014ean jarduera kirurgikoa abiarazi zen. Eremu horretan, kirurgia oftalmologikoetarako eta traumatologikoetarako 2 ebakuntza-gela, prozedura endoskopikoak (gastroskopiak eta kolonoskopiak) egiteko gela 1, Anestesia-osteko Bizkorketako Unitate 1 eta Kirurgia Anbulatorioa egiteko Unitate 1 dituen horretan, kirurgia handi anbulatorioko 3192* ebakuntza egin dira; hau da, ingresurik gabekoa; 699* kolonoskopia eta 1.016* gastroskopia. Kirurgia handiko ebakuntzez gain, Gernikan, data honetara arte, kirurgia txikiko 5.292* ebakuntza egin dira, larruazaleko lesio onberen ebakuntza txikiak, krioterapia edo infiltrazioak, besteak beste.
Berrikuntza gisa, irailetik aurrera, Kardiologiako erantzun azkarreko kontsulta bat martxan jarriko da, Urologian dagoeneko ezaugarri horiek dituen kontsultari gehitu zaiona. Azken finean, kontsultara doazen pazienteak, haien patologiaren arabera, zentro honetan egin ahalko dituzte egun berean espezialitate horretako beharrezko probak, horien artean ekokardiogramak eta esfortzu-probak.
* Jarduera-datuak 2018ko abenduaren 31koak dira
Gernika-Lumon, 2019ko uztailaren 24an
-
2019-07-25
Falta la bandera de España junto a la Ikurriña, incumpliendo con ello la Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, y reglamento de uso de la bandera de España, https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1981-26082.
¿Nos avisan con ello que no seremos correctamente recibidos en un hospital vasco los españoles que no tengamos residencia en Vascongadas?
-
2019-07-24
Comentario de Twitter:
🔵 La Consejera de Salud Nekane Murga visita el hospital Gernika-Lumo ➡︎ https://t.co/qPuhTVwJof👉🏻 El centro, que… https://t.co/vZb4vNY47V
-
2019-07-24
Comentario de Twitter:
🔵 Osasun Sailburua Nekane Murgak Gernika-Lumo ospitalea bisitatu du ➡︎ https://t.co/n5Hzg7lSfg👉🏻 Zentroak, Bustur… https://t.co/gXM1WSi09z