Larrialdi batean, badakizu nori deitu?
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
qrcode

Lide Amilibia: “Arreta goiztiarreko espezializazio handiagoa edo esperientzia egiaztatua behar da profesional-lanetan jarduteko”

2019-07-24

 

  • Datorren ostiralean, uztailaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak arreta goiztiarreko tituluen katalogoari buruzko dekretua argitaratuko du.
  • UPV/EHUren Arreta Goiztiarreko Berezko Masterrean izena emateko epea abuztuaren 15ean amaitzen da
  • Masterrak gutxienez 25 plaza eta gehienez 40 eskaintzen ditu.

VG 24 07 19

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordearen iritziz, “beharrezkoa da arreta goiztiarreko espezializazio handiagoa edo esperientzia egiaztatua, arlo horretan profesional-lanetan jarduteko”. Datorren ostiralean, uztailaren 26an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak arreta goiztiarreko tituluen katalogoari buruzko 110/2019 Dekretua argitaratuko du, uztailaren 16koa. “Hori horrela, UPV/EHUk antolatuta Arreta Goiztiarreko Berezko Masterra garatuko da, profesionalei zuzenduta, eta bertan izena emateko epea abuztuaren 15ean amaituko da”, esan du Amilibiak. Masterrak gutxienez 25 plaza eta gehienez 40 eskaintzen ditu.  

Ikastaroa bereziki arreta goiztiar espezializatuaren eremuan aktibo dauden profesionalei zuzentzen zaie, batik bat beren eginkizunak edo zerbitzuak arreta goiztiarraren eremuan betetzen dituztenei eta, bereziki, 2019-2020 unibertsitate-ikasturterako Euskal Autonomia Erkidegoko haur-garapeneko eta arreta goiztiarreko zentro gisa jarduteko baimena eskatzen duten zentroetako profesionalei.

UPV/EHUk antolatutako Arreta Goiztiarreko Berezko Masterrari buruzko informazio guztia honako helbide elektroniko honetan dago:  

https://www.ehu.eus/es/web/titulospropios/master-atencion-temprana

UPV/EHUk Masterra pasa den astean zabaldu du mugako unibertsitate publikoen, profesionalen elkargoen eta arreta goiztiarrean esku hartzeko ekipoen artean. 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)