Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria Familiarteko Enpresen Institutuaren ordezkariekin bildu da

2011.eko apirilak 05

Lehendakariak Familiarteko Enpresen Institutuko (FEI) zenbait enpresaburu hartu ditu eta horiekin batera bazkaldu du Gasteizen. Lehendakariarekin batera, Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburua eta Rafael Bengoa Osasun sailburua ere izan dira bazkarian.

Familiarteko Enpresen Institutua estatu-mailan aritzen den irabazi asmorik gabeko erakunde bat da, bere jardun arloan aitzindariak diren ehun bat enpresa biltzen dituena. Enpresa horien batez besteko fakturazioa 1.000 miloi eurokoa da: alegia, modu bateratuan Espainiako Barne Produktu Gordinaren %17 adierazten du horrek; eta %26rainokoa, erakunde horren Familiarteko Enpresen Lurralde Elkarteak barne hartuta —1.100 konpainia biltzen dituzte lurralde elkarteok—. Institutuko kide guztiak jabe diren enpresetako presidente, kontseilari ordezkariak edota administrazio kontseiluko kideak dira.

FEIren ordezkariek jakinarazi diote horrelako konpainiak garrantzizkoak direla ondasunak eta enplegua sortzeko, eta horixe erakusten dute institutuko kide diren enpresek guztira 825.000 langile baino gehiago izateak edota enpresen %21 bost kontinenteetan egoteak.

Hona hemen Institutuko zenbait kide: Inditex, Barceló, Ferrovial, Acciona, Planeta, Sol Meliá, Mango, Mercadona, Almirall edota Catalana Occidente, garrantzitsuenak baino ez esatearren.

Familiarteko Enpresen Institutuko Zuzendaritza Batzordea

Ohorezko presindentea: Leopoldo Rodés jauna INVERSIONES Y SERVICIOS PUBLICITARIOS, S.L.-ko presidentea

Presidente: Isak Andic jauna, MANGO Punto FA, S.L.

Presidenteordeak: José Manuel Entrecanales jauna, ACCIONA, S.A.-ko presidentea

Idazkaria: Plácido Arango García-Urtiaga jauna, GRUPO VIPS-eko presidentea

Diruzaina: Carmen Riu andrea, GRUPO RIU HOTELS & RESORTS-eko kontseilari ordezkaria

Bokalak:

Simón Pedro Barceló jauna, BARCELÓ CORPORACIÓN EMPRESARIAL, S.A.-ko kopresidentea

Antoni Esteve jauna, ESTEVE-ko presidentea

Marc Puig Guasch jauna, PUIG BEAUTY & FASHION GROUP-eko presidente exekutiboa

José Mª. Serra jauna, SEGUROS CATALANA OCCIDENTE, S.A.-ko presidentea

Zuzendaria: Javier Quintana jauna, INSTITUTO DE LA EMPRESA FAMILIAR-eko zuzendari nagusia

Guillermo Gaspart, GRUPO HUSA

Miguel Rico, MIGUEL RICO Y ASOC. HOLDING S.L.

Santiago de Ybarra, VOCENTO

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)