Eu

BRTA-k gaur Mendaroko bere egoitzan egindako bileran Zuzendaritza Batzordea eratu du

2019.eko uztailak 23
  • Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko 16 agente zientifiko teknologikoek eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute.

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Partzuergoak -Basque Research & Technology Alliance (BRTA)- gaur, uztailak 23, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko kide diren 16 agente zientifiko teknologikoak (ikerkuntza kolaboratiboaren 4 zentro– CIC Biogune, CIC Nanogune, CIC Biomagune eta CIC Energigune- eta 12 zentro teknologiko –Azterlan, Azti, Ceit, Cidetec, Gaiker, Ideko, Ikerlan, Lortek, Neiker, Tecnalia, Tekniker eta Vicometch) ordezkatuta dauden bere Zuzendaritza Batzordea eratu du. Agente zientifiko teknologikoez gain, Eusko Jaurlaritza ere bertako kide da. Mendaroko egoitzan egin den bilerak, Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estibaliz Hernáez Laviña eta BRTAko Zuzendari Rikardo Bueno Zabalo izan ditu buru.

Deialdi honetan, Partzuergoarentzat plan estrategiko baten elaborazioa adostu da eta 2030ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planeko oinarri estrategiko eta ekonomikoak aurkeztu dira.

BRTA partzuergoak garatuko dituen ekintzak

Iragan ekainean egin zen BRTA-ren asanbladaren ostean ezagutzera eman zen moduan, partzuergo berritik, zenbait jarduketa esparrutan lan egingo da. Alde batetik, partzuergoko kide diren zentroen zientzia-teknologia gaitasunak artikulatuko ditu. Gainera, ikerkuntza esparruko langileen karrera planetan ildo komunen bitartez, agenteen talentuaren garapena, giltzarri diren ikertzaileen kontratazioa eta jardunbide egokien identifikazioa eta elkartrukea koordinatuko ditu.

Bere beste funtzioetako bat, ezagutzaren transferentziarekin erlazionatutakoa izango da: partzuergoko agenteak babestu eta sustatuko ditu, merkatu berrien irekieran, euskal zientzia eta teknologien koordinazioa Ikerkuntzaren Europako Espazioan, eta enpresa sektoreari teknologiaren transferentziaren sustapen eta garapenean. Gainera, euskal gizartearen artean, Partzuergoaren markaren kudeaketaren inguruan eta zientzia eta teknologiaren promozio eta dibulgazioaren inguruan modu koordinatuan jardun dadin arduratuko da.

Ekonomia eta finantza jarduerari dagokionez, amankomuneko jarduketa sustatuko du eta eztabaidarako eta koordinaziorako foro bat izango da, Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko Agenteen finantzazioari dagokionez. Azkenik, Partzuergoaren jarduketa esparruetan edo bestelako interes komunen esparruetan partzuergoko zentroen I+G+b-arentzat laguntza zerbitzuak eskainiko ditu.

Egitura eta gobernu organoak

Gobernu organoak, presidentetza eta presidentetza-ordea duten Asanblada Nagusiaz osatuta daude.

Kudeaketa eta zuzendaritza organo hauek, Zuzendaritza Batzorde batek eta Zuzendaritza Nagusi batez ordezkatuta daude eta bi aholkularitza organoak, Batzorde Zientifiko- Teknologiko batek eta Industria Batzorde batek ordezkatzen dituzte.

Asanblada Nagusia Partzuergoko gobernuko organo gorena da zeinetan agente guztiak ordezkatuta dauden, eta ordezkaritza, partzuergoaren finantzaziorako egindako urteko ekarpenaren araberakoa izango da.

Gehienez bi urteren buruan, BRTA-k, ospe ezaguneko adituez osatutako Nazioarteko Adituen Aholkularitza Batzorde bat izango du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2019.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    BRTA constituye su Comité Directivo en la reunión celebrada hoy en su sede de Mendaro https://t.co/39oXl4uIM2

Ekitaldiko kargudunak