Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Eskoriatzako ikasle batek irabazi du haurren eskubideei buruz Eusko Jaurlaritzak emandako saria

2011.eko apirilak 05

Sariaren helburua Haurren eskubideen Konbentzioaren XXI. urteurrena ospatzea da

Ibone Andrés Eskoriatzako Arizmendi ikastolako Batxilergoko 1. mailako ikaslea izan da irabazle Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak deitutako diseinu-lehiaketan. Gazteria Zuzendaritzak, Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzak eta Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzak "Zer IRUDItzen" goiburuarekin eman duten saria.

Ekimena sustatu duten lau sailetako zuzendariek eta ordezkariek eman dizkiete sariak lehiaketaren irabazleari eta finalistei. Lehiaketan EAEko hainbat ikastetxek hartu dute parte.

Saritutako diseinua "Derechos con deberes: ¡Dales IMAGEN!"/"Eskubideak eta betebeharrak: Zer IRUDItzen?" goiburuarekin egin den kanpaina zabaltzeko elastikoetan agertuko da, eta elastiko horiek online eskatu ahal izango dira, www.euskadi.net/zeukesan webgunean.

Ibone Andrés irabazleaz gain, ondoko ikasle finalisten lanak saritu ditu epaimahaiak:

Oier Udaondo -DBHko 2. maila- Berrio-Otxoa (Bilbao)

Joana Álvarez -DBHko 2. maila- Berrio-Otxoa (Bilbao)

Guillermo Cámara -DBHko 2. maila- Deutsche Schule San Alberto Magno (Donostia)

Julen Perales -Batxilergoko 1. maila- Arizmendi Ikastola (Eskoriatza)

Gaizka Dobaran - DBHko 4. maila-Padre Andrés Urdaneta (Loiu)

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Directora de Política familiar y comunitaria