Eu

Eusko Jaurlaritzak 700.000 euro bideratuko ditu museoen eta bilduma pribatuen lana babestera (Gobernu Bilera 2019-07-23)

2019.eko uztailak 23
  • Dirulaguntza hauen bitartez, erakusketen eguneratzeak, aldi baterako erakusketak eta jarduera didaktikoak diruz lagunduko dira

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 700.000 euro onartu ditu, bere gaurko bilera, 2019an museoen eta bilduma pribatuen lana diruz laguntzeko Euskadin. Dirulaguntza deialdi horren bitartez, Euskadiko Museoen eta Bildumen Erregistroan inskribatutako bildumen edo museoen titularrek sustatutako proiektuak eta ekimenak babestuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailaren laguntza-lerro honen bitartez diruz lagundu daitezkeen proiektuek ondorengo jarduketako ildo estrategiko hauetako baten barne kokatu beharko dute:

  • Bilduma osatzen duten funtsak katalogatzea eta dokumentatzea.
  • Erakusketa iraunkorra berritzea eta aldi baterako erakusketak antolatzea.
  • Tematika eta jarduketa-esparru horrekin bat datozen didaktika- eta hedapen-jarduerak diseinatzea eta eskaintzea.
  • Gai eta jarduketa-esparru horrekin lotutako ezagutza sortzea.
  • Museoaren hedapen- eta komunikazio-planean eta kudeaketan berrikuntza sustatzea eta hobetzea.

Bestalde, laguntza horiek jaso ditzaketen jarduerei dagokienez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak honako hauek aurreikusten ditu:

  • Bilduma dokumentatzea, oro har, EMSIME informazio-sistema erabiliz
  • Erakusketa iraunkorra eguneratzea
  • Aldi baterako erakusketak.
  • Museoaren jarduketa-esparruarekin eta tematikarekin bat datozen jarduera didaktikoak eta ludiko-kulturalak.
  • Bildumetako ondareari buruzko ikerketa-lanak, bertan lortutako emaitzak erakusketetan, jarduera didaktikotan eta kultura hedatzeko jardueratan erabiltzeko.
  • Bildumei buruzko eduki zientifikoak eta dibulgatzaileak editatzea eta itzultzea, katalogo, monografia, aldizkako argitalpen, ikus-entzunezko eta multimediako argitalpen moduan, gutxienez formatu digitalean argitaratzeko.
  • Kudeaketaren berrikuntzarako eta hobekuntzarako dokumentuak eta azterketak lantzea: Plan estrategikoak, gida-planak, zerbitzu-kartak, bideragarritasun-azterketak, publiko-azterketak, komunikazio eta kultur marketineko planak, jardueren programazioa eta barne-kudeaketan emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko neurriak diagnostikatzea eta planifikatzea.
  • Museoaren web-orria sortzea eta hobekuntza teknikoak egitea.

Iaz, 40 dirulaguntza eman ziren 24 museok, udalek, kultur etxek edo elkartek sustatutako proiektu edo ekimenetarako.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko