Eu

Eusko Jaurlaritzak Bilboko Guggenheim Museorako 1.000.000 euroko dirulaguntza onartu du, 2013 eta 2016 urteen artean egindako ekarpen txikiagoa konpentsatzeko (Gobernu Bilera 2019-07-23)

2019.eko uztailak 23
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak, aurten, beste milioi bat euro emango ditu obra berria erosteko

Eusko Jaurlaritzak, bere gaurko Gobernu Kontseiluan, 1.000.000 euroko dirulaguntza onartu du Guggenheim Bilbao Museorako, krisi ekonomikoaren ondorioz 2013-2016 epean egindako ekarpen txikiagoa konpentsatzeko. Era horretan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2019. urteko aurrekontuen proiektuaren aurkezpenean jada iragarritako konpromisoa betetzen du.

Gaur egindako bileran, Gobernu Kontseiluak Guggenheim Bilbao Museorako aparteko ekarpen ekonomiko hori onartu du. Aurten, ekarpen hori urtero erakunde honi egiten zaion ekarpenari eta obra berria erosteko aparteko ekarpenari gehituko zaie. Hortaz, iazko azaroaren 8an Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak iragarri zuen moduan, 2019an Eusko Jaurlaritzak ia 7,5 milioi euro emango dizkio Bilboko museoari. Jaurlaritzak 5.415.000 euro jarriko ditu ekarpen arrunt gisa, milioi bat euro 2013-2016 epean ekarpen txikiagoa egin izana konpentsatzeko eta, hirugarrenik beste milioi bat euro obra berria erosteko.

2018-2020 eperako Plan Estrategikoaren barruan, euskal erakundeek jada erabaki zuten Museoaz arduratzen den sozietateari diru gehiago emateko asmoa, obra berria erosteko ahalmena berreskuratzeko. 2018. urtearen amaiera aldera, Eusko Jaurlaritzak 500.000 euroko inbertsioa onartu zuen obra berria erosteko. Ekarpen hori aurtengo kopuruari gehitu zaio.

Aurten Guggenheim Museorako inbertsioa handitzeko apustuak, Bilboko Arte Ederren Museorako eta Gasteizko Artium Museorako aurtengo urterako onartutako gehikuntza ekonomikoekin batera, artearen euskal sistema indartzeko helburua dauka.  Lehengo astean zerbaitegatik onartu zituen Gobernu Kontseiluak Bilboko Arte Ederren Museorako eta Artium Museorako aparteko laguntzak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko