Berriak Lehendakaritza

Euskadik lehenbizikoz 35 jasangarritasun adierazle definitu ditu Europar Batasunarekin bat eginez

2011.eko apirilak 04

Adierazle horiek jasotzen dituen txostena Europar Batasunak finkatzen dituen ildoak jarraituz burutu da

Euskadik baditu Europar Batasunak jasangarritasuna neurtzeko erabiltzen dituen adierazleen pareko diren 35 adierazle. Txostenak gizarte, ekonomia eta ingurumen arloak lantzen ditu. Modu honetan, Lehendakaritzak zuzenean bultzatzen duen EcoEuskadi 2020 Estrategiak, Europak finkatutako ildoetara egokitzen da, jasangarritasunerako bidean ematen diren aurrerapausuak neurtuz.

Europako Batzordearen Estatistika Erakundeak, Eurostatek, bi urtez behin eguneratzen dituen pareko diren 35 adierazle kalkulatu ditu lehen aldiz Euskadik. Adierazleak jasangarritasunaren oinarrizko alderdiak jasotzen dituzte.
http://epp.eurostat.ec.europa.eu/portal/page/portal/sdi/indicators

Euskadirentzat egindako lana Euskal Estatistika Erakundeak koordinatua izan da, EcoEuskadi 2020 ekimenaren Idazkaritza Teknikoa den Ihobe Sozietate Publikoaren laguntzarekin eta http://www.ecoeuskadi2020.net/eu web orrian ikusi daiteke. Adierazle hauen kalkulua EcoEuskadi 2020 Estrategian lanean dauden jaurlaritzako sail ezberdinek zehaztutako lehentasunetako bat izan da, jasangarritasunaren arloan egiten diren aurrerapausuak neurtzea ezinbestekotzat jotzen delako.

Europako adierazleak 10 sail handitan eta 28 azpiataletan banatzen dira eta jasangarritasunaren ingurumen, gizarte eta ekonomia arloak hartzen dituzte. 10 sail horiek honakoak dira: garapen sozioekonomikoa, kontsumo eta ekoizpen jasangarriak, gizarte inklusioa, aldaketa demografikoak, osasun publikoa, klima aldaketa eta energia, garraio jasangarria, baliabide naturalen kontserbazio eta kudeaketa, elkarte globala eta gobernantza ona. Adierazleetako batzuk ingurumena kudeatzeko sistema erregistratua duten enpresak, etxebizitzetako elektrizitate-kontsumoa, pobrezia-arriskuaren tasa, langile nagusiagoen enplegu-tasa, gaixotasun kronikoek eragindako hilkortasun-tasa edo berotegi-efektuko gasen igorpena sektoreen arabera dira, besteak beste.

Europar Batasunaren adierazle-panela hiru informazio maila dituen piramide batean egituratzen da, helburu orokorrak, helburu operatiboak eta jarduera konkretuak, hain zuzen ere. "Goiburuko" adierazleak edo lehen mailakoak piramidearen erpinean kokatzen dira eta Europa GJEaren funtsezko erronkekin zerikusia duten "helburu orokorrak" monitorizatzen dituzte. Bigarren mailan dauden adierazleak GJEaren "helburu operatiboekin" dute zerikusia eta hirugarren mailak biltzen ditu GKEaren deskribatutako ekintzekin zerikusia duten adierazleak. Euskadik kalkulatutako adierazleak lehen eta bigarren mailan kokatzen dira.

 

 

 

 

Iruzkin bat
  • @XabiGV
    2011.eko apirilak 04

    Comentario de Twitter:
    Euskadi define por primera vez 35 indicadores de Desarrollo Sostenible de acuerdo con la UE http://bit.ly/fiVFlx #ecoeuskadi2020 #in

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko