Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak dirulaguntza bat jasoko du, gazteak emantzipatzen laguntzeko programa baterako (Gobernu Bilera 2019-07-23)
Gobernu Kontseiluak 50.000 euroko dirulaguntza onetsi du, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarentzat, gazteak emantzipatzen laguntzeko programa egiteko. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak laguntza gazteak emantzipatzeko adina aurreratzeko ekintzetarako laguntzetan sartzen du; izan ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak maiatzaren 27an Donostian egin zuen 39. Batzar Orokorrean etxebizitzako lan-arlo berria sortzea onetsi zuen, eta, horretarako, enpleguaren eta etxebizitzaren arloak bereizi egin zituen, arlo bakoitzak bere eremua sakonago lantzeko.
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak gazteak emantzipatzen laguntzeko programa berezia garatzen du, eta hainbat ekintza jaso ditu, besteak beste: emantzipazioaren inguruan lan egiten duten agenteen sarea sortzea eta analisiak egitea etxebizitzara jotzeko emantzipazio-ereduen eta laguntzen prozesu parte-hartzaileen bidez, administrazioari politika publikoak ezarri ahal izateko ekarpen eta proposamenak egiteko.
Zuzeneko dirulaguntza hori Gazteria Zuzendaritzak kudeatuko du; organo horrek hura emateko helburuak betetzen diren ikuskatuko du.