Eu

Beatriz Artolazabal: “langabeziaren beherakadak kontratazioan eta enpleguaren kalitatearen hobekuntzan dauden joera ona eta dinamika positiboa egiaztatzen ditu”

2019.eko uztailak 19

 

  • Eustaten Jardueraren araberako Biztanleriaren Inkesta, 2019ko bigarren hiruhilekoari buruzkoa
  • Azken urtean, langabezia-tasa, Euskadin, 2018ko lehen hiruhilekoan % 11,3koa izatetik 2019ko bigarren hiruhilekoan % 9,6koa izatera igaro da
  • “Enplegu-kota onetara prestakuntza gehiagorekin eta trebakuntza etengabearekin heltzen da”
  • “Enplegu gehiago Euskadirako gizarte-kohesio gehiago da”
  • “Ez gara konformatu behar, eta egunero gogorarazi behar dugu kalitateko enpleguaren lehentasunezko helburu hori”

VG 19 07 2019  

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuaren iritziz, gaur Eustaten 2019ko bigarren hiruhilekoari buruzko Jardueraren araberako Biztanleriaren Inkestaren bidez iragarri den bezala, Euskadiko langabezia % 9,6ra jaitsi izanak “egiaztatu egiten du joera ona dela; izan ere, langabezia-tasa % 9,6ra jaitsi da, eta biztanleria okupatuak % 1,2 egin du gora 2019ko bigarren hiruhilekoan, Euskadin. Eta egiaztatu egiten da suspertze ekonomikoaren joera ona ere: emakume okupatu gehiago, gorakada zerbitzuetako eta eraikuntzako okupazioan, bi mila etxe gutxiago langabe-kopuru txikiagoarekin, eta 8.300 etxe gehiago pertsona aktibo guztiak okupatuta”.

 

Artolazabalen hitzen arabera, “joera ona da, eta gero eta gehiago ari gara Batasuneko herrialde garatuenetako indizeetara hurbiltzen. Enplegu-kota onetara prestakuntza gehiagorekin eta trebakuntza etengabearekin heltzen da, baita eragin gehien jasaten ari diren kolektiboetan ere”.

 

"Hainbat inkestak –BAI, JBI eta Lanbide– bat datoz datu eta zifra horietan. Hamar etxetik seitan pertsona aktibo guztiak daude okupatuta, aurreko hiruhilekoan baino 8.300 familia gehiago; langabeziak lurralde guztietan egin du behera eta 6.300 pertsona gutxiago daude langabezia-egoeran Euskadin, 2018ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta”, nabarmendu du Beatriz Artolazabal sailburuak.

 

Artolazabalen iritziz, hiruhilekoan gizarte-segurantzan batez beste afiliatuta dauden pertsonen % 98,7 okupatuta dago, NLEren datuen arabera, eta 879.500 pertsona bizi dira Euskadin eta daude Gizarte Segurantzan afiliatuta, inkesta egin den unean. Joera ona da.  Gero eta gehiago ari gara Batasuneko herrialde garatuenetako indizeetara hurbiltzen”.

 

“Unibertsitate eta Lanbide Heziketako zentroen datuak joera on hori egiaztatzen ari dira. Ez gara konformatu behar, eta egunero gogorarazi behar dugu kalitateko enpleguaren lehentasunezko helburu hori. Batik bat, gure gazteentzat. Enplegu on hori gizarte kohesionatuaren, solidarioaren eta aurreratuaren bermea da. Ekoizpen-moduak aldatu egiten dira egunetik egunera, eta horietara egokitu behar dugu”, esan du Artolazabalek.

 

Prestakuntza

Enplegu-kota onetara prestakuntza gehiagorekin eta trebakuntza etengabearekin heltzen da. Merkatuak gero eta zabalagoak dira, eta globala denak gero eta eragin handiagoa du tokikoan. Ekoizpen-moduak aldatu egiten dira egunetik egunera, eta horietara egokitu behar dugu. Denok egin behar dugu geure ekarpena: enpresek, kalitateko enplegua sustatuz eta baldintza onak eskainiz; gizarteak eta erakundeek, baldintzak sortuz eta etengabeko prestakuntza hori sustatuz. Hilerik hilera, sektore ahulenek enplegu-merkatura nola jotzen duten ikusten dugu: 45etik gorakoak, iraupen luzeko langabeak eta emakumeak. Bide onetik goaz”, esan du sailburuak.

 

Jardueraren araberako Biztanleriaren Inkesta - JBIk Eustatek Euskal Autonomia Erkidegoaren lan-indarraren ezaugarriei eta dinamikari buruz prestatzen duen informazioa eskaintzen du. Familia-etxebizitzetan bizi diren biztanleen ekoizpen-jarduera eta beren lan-egoeran izan diren aldaketak jaso dituen zerrenda egiten du; biztanleria aktiboaren bilakaerari buruzko koiunturaren araberako aldaketen adierazleak prestatzen ditu, eta biztanleriak ekonomikoki produktiboak ez diren jardueretan duten partaidetza-maila zenbatesten du.

 

Azken urtean, langabezia-tasa 2018ko lehen hiruhilekoan % 11,8koa izatetik 2019ko bigarren hiruhilekoan % 9,6koa izatera igaro da. Okupatu-kopurua hazi egin da, ia 17.000 gehiago dira, aldi horretan: 10.000 gizon eta 8.000 emakume inguru.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @EnpleguGizaEJGV
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    #enplegu https://t.co/pnNCckdQTc Artolazabal: “langabeziaren beherakadak kontratazioan eta enpleguaren kalitatearen… https://t.co/U5ZeH0Nrrg

Ekitaldiko kargudunak