Berriak Osasuna
Eu

Prentsa deialdia: Osakidetzaren 2019ko lehenengo seihilekoaren balantzea

2019.eko uztailak 19

Eskari kirurgikoa,  faktore demografikoak eta teknologikoak motibo izanik, igotzen ari bada ere, egonkortu egin dira itxarote-zerrendak, ebakuntza gehiago programatu baitira

Baliabideak gero eta ardura gehiagoz erabiltzen ari dira, eta hori agerikoa da Larrialdietan arreta emandako kasu oso arinen beherakadan eta HAGen jardueraren gorakadan

Osakidetzako zuzendari nagusiak positiboki balioesten du euskal herritarren % 93k uste izatea osasun publikoak ongi edo oso ongi funtzionatzen duela (2014an baino bost puntu gehiago)

 

Juan Luis Diego Osakidetzako zuzendari nagusiak, gaur, 2019ko lehen seihilekoko balantzea aurkeztu du, Andoni Arcelay Osasun-laguntzako zuzendariarekin batera.  Ondorio nagusien artean nabarmendu du nahiz eta eskaria etengabe handitzen doan, biztanleriaren zahartzeak eta, anestesia- eta kirurgia-tekniken aurrerapena dela eta, paziente gehiagori ebakuntza egiteko gaitasunak motibatuta, lortu dela itxarote-zerrenda egonkortzea, programatutako jarduera kirurgikoaren gorakadaren ondorioz, zeinak % 2,6ko hazkuntza izan baitu.

Urteko lehen sei hiletan izandako emaitzak, Osakidetzako zuzendariaren iritziz, positiboak dira, eta erakusten dute norabide horretan lanean jarraitu behar dela, kalitatekoa den eta herritarrengandik hurbil dagoen euskal osasun-zerbitzurako. Gogorarazi duenez, euskal herritarren % 93k uste du osasun publikoak ondo edo oso ondo funtzionatzen duela (2014an baino bost puntu gehiago), azken Euskal Soziometroaren datuen arabera. % 67k uste du, gainera, Euskadin eskaintzen diren zerbitzuak Estatuko gainerako lekuetan eskaintzen direnak baino hobeak direla.

 

OSAKIDETZAREN JARDUERAREN ONDORIOAK

2019ko lehen seihilekoaren jarduera laburtzen duten adierazleen artean, honako hauek nabarmendu behar dira:

 

OSASUN-LAGUNTZARI BURUZKO ADIERAZLEAK

Osakidetzak, egunero, 96.000 paziente baino gehiagori ematen die arreta; 67.000ri lehen mailako arretan eta 29.000 baino gehiagori ospitale-arretan. Lehen mailako arretan izaten den kontsulta-kopurua egonkortu egin da.  

 

KONTSULTAK GUZTIRA
TOTAL CONSULTAS

2018

2019

2018-19

Familia Medikuntza                
Medicina de Familia

5.109.886

4.965.798

-2,82%

Pediatría

875.724

813.796

-7,07%

Erizaintza
Enfermería

2.941.693

2.867.022

-2,54%

Ospitaleko Arreta
Atención Hospitalaria

2.672.295

2.682.686

0,39%

Guztira
Total

11.599.598

11.329.302

-2,33%

 

2019ko lehen seihilekoan gauzatutako jarduera kirurgiko programatuak % 2,68 egin du gora, aurreko seihilekoaren aldean. Era berean, % 3,41eko gorakada egiaztatu da 65 urtetik gorako nagusiei eginiko ebakuntzetan. Paraleloan, ospitalizazio tradizionalarekiko alternatiben goranzko joera antzeman da, alegia: etxeko ospitalizazioa, eguneko ospitale medikoa eta kirurgia handi anbulatorioa.

Era berean, PEK izenekoek (Prozedura Ez Kirurgikoak) eta Konplexutasun Handikoak direnek (esaterako, hemodinamika, erradiologia interbentzionista etab.) nolabaiteko egonkortasunari eusten diote bolumenean, eta teknika oso erabakigarriak dira.

 

EBAKUNTZA KIRURGIKOAK
 INTERVENCIONES QUIRÚRGICAS

2018

2019

2018-19

 EK Nagusia Programatua
 IQ Mayor programada

62.417

64.088

2,68%

 Kirurgia Nagusi Ambulatorioa 
 Cirugía Mayor Ambulatoria

33.699

35.067

4,06%

 65 urtetik gorakoei egindako EK
 IQ > 65 años

32.914

34.036

3,41%

 

ALTERNATIBAK OSPITALIZAZIOARI
ALTERNATIVAS A LA HOSPITALIZACIÓN

2018

2019

2018-19

Etxeko Ospitalizazioa ingresuak
Ingresos Hosp a Domicilio

6.273

6.306

0,53%

Kirurgia Handi Anbulatorioa
Cirugía Mayor Ambulatoria

33.699

35.067

4,06%

Eguneko Ospitale Medikoa Prozedurak
Procedimientos H. Día Médico

171.621

180.443

5,14%

 

PEK ETA KONPLEXUTASUN HANDIKOAK
 PNQ Y DE ALTA COMPLEJIDAD

2018

2019

2018-19

 Guztira
 Total

34.660

32.893

-5,10%

 Eremu Oftalmologikoa
 Ámbito Oftalmológico

15.051

16.013

6,39%

 

Eskari handiagoaren ondorioz, gora egiten du ere proba diagnostiko osagarrien kopuruak, bereziki erresonantzia magnetikoenak, OTA eta endoskopiak.

 

PROBA DIAGNOSTIKO OSAGARRIAK
 PRUEBAS COMPLEMENTARIAS DIAGNÓSTICAS

2018

2019

2018-19

OTA
TAC

57.279

61.230

6,90%

Endoskopiak
Endoscopias

23.299

24.784

6,37%

Ekografiak
Ecografías

50.042

49.497

-1,09%

Erresonantziak (Osatek)
Resonancias (Osatek)

76.905

83.340

8,37%

Guztira
Total

207.525

218.851

5,46%

 

Ospitaleetako egonaldiak murrizten doaz, pixkanaka, zainketen eraginkortasunean eraginik izan gabe: 5,39koa da. Ospitale-alta jaso eta hurrengo 30 egunean berriro ospitaleratzeko kasuak mantendu egiten dira, % 6,4 inguru; baxuak dira eta egonaldiak luzeagoak ziren garaietakoen antzekoak.

 

OSPITALIZAZIOA
HOSPITALIZACIÓN

2018

2019

2018-19

Ospitaleko altak                   
Altas Hospitalización

139.933

138.421

-1,08%

Berriro ingresatutakoen ehunekoa
% Reingresos

6,47

6,43

 

Batez besteko egonaldia
Estancia Media

6,14

5,39

 

 

Baliabideak arduraz erabiltzeko kontzientziazio handiagoa dago. Hala erakusten dute ospitale-larrialdietan artatutako pertsonen datuek. 2019ko lehen seihilekoan 489.659 larrialdiri eman zitzaien arreta, 2018ko aldi berean baino % 1,9 gehiagori, baina beherakada nabarmena egon da “oso arin”tzat kalifikatutako larrialdietan, % 13 baino gehiago jaitsi baitira. Ordea, berriz ere egin zuten gora Etengabeko Arreta Guneetan (EAG) artatutako kasuek, guztira 499.095, 2018ko lehen sei hileetan baino % 2 gehiago. Gaur egun, gainera, EAGetan ospitale-larrialdietan baino pertsona gehiagori ematen zaie arreta.

 

LARRIALDIAK ETA EAG
URGENCIAS Y PAC

2018

2019

2018-19

Ospitaleko Larrialdiak
Urgencias Hospitalarias

480.547

489.659

1,90%

Ingresatutakoen ehunekoa
% Ingresos

14,40

13,92

-3,33%

EAG
PAC

489.308

499.095

2,00%

Guztira
Total

969.855

988.754

1,95%

 

SAILKATUTAKO LARRIAK
CLASIFICACIÓN DE URGENCIAS

2018

2019

2018-19

Oso Arina
Muy Leve

39.395

34.221

-13,13%

Arina
Leve

272.896

285.982

4,80%

Ertaina
Moderado

149.190

151.139

1,31%

Larria
Grave

14.841

13.919

-6,21%

Oso Larria
Muy Grave

3.740

3.823

2,22%

Klasifikatu Gabe
Sin clasificar

485

575

18,56%

Guztira
Total

480.547

489.659

1,90%

 

Larrialdi-kopurua egonkor mantentzen da; lehen sei hilabete hauetan, 206.820 dei jaso dira, guztira. Anbulantzien mobilizazioa dela eta, bolumena egonkor mantentzen da, eta nabarmena da gorakada esanguratsua Osakidetzako helikopteroa mobilizatu den aldietan: 230 aldiz; aurreko aldian, 187 aldiz.

 

EMERGENTZIAK
EMERGENCIAS

2018

2019

2018-19

Jasotako Deiak
Llamadas Recibidas

209.764

206.820

-1,40%

Anbulantziak (OBE+BEA)
Ambulancias (SVB+SVA)

94.039

94.598

0,59%

Helikopteroa
Helicóptero

187

229

22,46%

 

Osasun mentalean arreta jaso duen paziente-kopurua areagotu egin da % 3,2 urteko lehen sei hil hauetan. Gaixotasun horietan (depresioa, antsietatea…) biztanleriaren zahartzeak eta horiekin lotura duten gaixotasun mentalek ere eragiten dute.   

Emateen eremua dela eta, nabarmendu behar da odol-emateen bilakaera zaindu behar dela. Nahiz eta Euskadi Estatuan odol-emateen indize handienak dituen erkidegoetako bat izan, azken seihileko honetan beherakada txikia nabarmendu da. Hori guztia dela eta, Osakidetzak eta Osasun Sailak odola emateak duen garrantzia azpimarratzen dute, are gehiago udan, beharrak areagotu eta euskal ospitaleen erreserbei eustea zailagoa denean.

 

CVTTH

2018

2019

2018-19

Donaciones sangre total

43120

39826

-7,64%

Donaciones aféresis

3354

3332

-0,66%

Total donaciones diarias

371,79

350,88

-5,63%

 

Organo-emateen tasa, 2019ko lehen seihilekoan, bestalde, 61ekoa izan da, milioi bat biztanleko, Osasunaren Mundu Erakundeak tasa egokitzat jotako 40koa baino handiagoa eta Estatuko batez bestekoa eta Europar Batasuneko herrialdeetakoa baino askoz ere handiagoa, argitaratutako azken datuen arabera.

 

Transplanteen Programa
Programa Trasplantes

2018

Tasa p.m.p.

2019

Tasa p.m.p.

Organo emaileak (Giltzurruna, Gibela..)
Donantes de órganos (Riñón, Higado,…)

60

55

67

61

Giltzurrunetako T.
Trasplante  Renal

63

58

95

87

Gibeleko T.
Trasplante Hepático

34

31

44

40

Hezur-muin emaileak
Donantes médula ósea

439

401

453

413

Ehun-emailea (korneak, ehun osteotendinosoa, azala)
Donantes tejidos (córneas, tej. osteotendinoso, piel)

80

73

92

84

 

Baheketa-programek, bestalde, partaidetza-tasak goranzko joerarekin mantentzen dituzte.

 

BAHEKETAKOPOPULAZIO-PROGRAMAK

2018

2019

PROGRAMAS POBLACIONALES DE CRIBADO

Jaio aurreko baheketa-programa

100%

100%

Cribado neonatal (Prueba del talón)

Down-en sindromea

90%

90%

Síndrome de Down

Bularreko Minbizia Goiz D.P.

75,40%

76,00%

Detec. Precoz Cáncer de mama

Kolon-ondesteko baheketa

72%

72%

Cribado Cáncer de Colon

 

BERRIKUNTZARI BURUZKO ADIERAZLEAK

Nabarmentzekoa da herritarrek oso ongi onartzen dituztela Osakidetza azken urteotan ezartzen ari den onlineko zerbitzu berriak. Zerbitzu horiek erosotasun handiagoa dakarte, izan ere, denbora aurrezten da, ez da joan-etorririk egin behar, beharrizanik ez badago, eta zerbitzu horietara berehala jo daiteke.

Horrela, web bidezko hitzorduek % 7,75eko gorakada izan dute. Osasun-karpetarako erabiltzaileak, bestalde, herritarrek hoberen balioesten duten prestazioetako bat da, eta % 40 egin dute gora. Gora egin du, halaber, paziente kronikoen telemonitorizazioak, % 14,23.

 

BERRIKUNTZA
INNOVACIÓN

2018

2019

2018-19

Webguneko Hitzorduak
CITA WEB

1.183.026

1.274.691

7,75%

IVR

51.708

46.655

-9,77%

Osasun Karpeta; sarbideak
Carpeta de Salud; accesos

265.585

452.119

70,24%

Osasun Karpeta; erabiltzaileak
Carpeta de Salud; usuarios

36.949

51.592

39,63%

Telemonitorizazioa
Telemonitorización

11.580

13.228

14,23%

Ospitaleko Presentzialik Ez Kontsultak
Consultas No Presenciales Hospitalarias

70.652

91.863

30,02%

 

Arretaren eta kudeaketaren arloko berrikuntzaren eremuan aholku sanitarioa nabarmendu behar da. Lehen sei hilabeteetan, 98.227 dei jaso dira, aurreko aldian baino % 7,58 gehiago, eta, horietatik, % 80 zuzenean konpondu ditu zerbitzu horretan arreta ematen duten erizainen taldeak.

 

 

OSASUN AHOLKUA
CONSEJO SANITARIO

2018

2019

2018-19

Hartutako Deiak

91.310

98.227

7,58%

Llamadas recibidas

Erizaintzak ebatzitako deiak %

78,34%

80,48%

2,73%

% Resueltas enfermería

 

Azpimarratzekoa da Osasun Kontseiluak egiten dituen segimendu-programa guztietatik, paziente aringarrien eta kirurgia handi anbulatorioaren segimenduaren ingurukoak nabarmentzen direla, gorakada handia izan baitute, bai eta bizitza osasungarriko ohiturak sustatzeko beste batzuk ere, esaterako tabakoa uztekoak.

 

ITXAROTE-ZERRENDA

Osakidetzako Itxarote Zerrenda Kirurgikoan, egonkortasuna ikusten da batez besteko atzerapenean, zeina 48,65 egunekoa baita; gainera, igoera ikusi da paziente-kopuruan, funtsean biztanleriaren zahartzeagatik eta berrikuntza teknologikoagatik, eta hura konpentsatzen ari da, programatutako ebakuntza kirurgiko gehiago egiten ari baitira.

Itxarote-zerrenden egonkortasuna orokorra da, Debabarrena, Debagoiena eta Uribe ESIetan izan ezik.

Espezialitateen arabera, kirurgia orokorrean eta traumatologian pazienteen igoera txikia ikusten da. Pixka bat gora egin du batez besteko atzerapenak Oftalmologian eta Ginekologian, eta behera egin du Urologian.

 

Kirurgiako Itxaron Zerrenda
Lista de Espera Quirúrgica

Paziente Kopurua
Nº Pacientes

 

Batez best. Atzerapena
Demora Media

 
 

2018

2019

2018

2019

 

Ezkerr-Enkar.-Gurutz. ESIa

3.276

2.980

43,1

42,0

 

Donostialdea ESIa

3.587

3.653

49,0

46,0

 

Araba ESIa

3102

3.128

50,7

50,2

 

Bilbao-Basurtu ESIa

3128

3.113

54,5

53,3

 

Barrualde-Galdakao ESIa

1766

1.865

47,8

48,0

 

Goierri-Urola Garaiko ESIa

726

693

52,4

53,1

 

Bidasoko ESIa

518

603

40,7

45,1

 

Debabarreneko ESIa

477

673

43,8

56,8

 

Alto Deba ESIa

259

299

27,5

41,3

 

Barakaldo-Sestaoko ESIa

784

781

49,0

51,7

 

Uribe ESIa

230

914

24,0

54,0

 

GUZTIRA/TOTAL OSAKIDETZA

17.853

18.702

48,2

48,6

 

 

Kirurgiako Itxaron Zerrenda
Lista de Espera Quirúrgica

Paziente Kopurua
Nº Pacientes

 

Batez best. Atzerapena
Demora Media

 
 

2018

2019

2018

2019

 

CIRUGÍA GENERAL

2.737

3.194

42,3

45,7

 

OTORRINOLARINGOLOGÍA

1.331

1.473

47,7

49,1

 

OFTALMOLOGÍA

4461

4.556

40,3

44,2

 

TRAUMATOLOGÍA

5310

5.517

58,6

58,7

 

UROLOGÍA

1083

958

50,9

41,0

 

GINECOLOGÍA Y OBSTETRICIA

618

690

34,1

38,5

 

─RESTO SERVICIOS─

2.313

2.314

49,2

43,3

 

GUZTIRA/TOTAL OSAKIDETZA

17.853

18.702

48,2

48,6

 

 

Informazioa hiru lurralde historikoetan banatzen badugu, honako hau da emaitza:

  • Araba: egun erdi behera egin du batez besteko atzerapenak.
  • Gipuzkoa: Donostialdea ESIan batez besteko atzerapenak behera egin duela nabarmentzen da, eta gainerakoetan pixka bat gora egin duela.
  • Bizkaia: batez besteko atzerapena egonkortuta dago, eta joera beheranzkoa da Gurutzetan eta Basurtun. Uribe ESIan atzerapena hazi egin da, paziente-kopurua nabarmen areagotu delako; lau aldiz biderkatu da lehen sei hilabeteetan, zerbitzuak pixkanaka ireki direlako.

Kanpo Kontsulten Itxarote Zerrendan gorakada moderatua ikusi da paziente-kopuruan eta batez besteko atzerapenean, bi egun gehiagokoa

 

Kontsultetako Itxaron Zerrenda
Lista de Espera de CCEE

Paziente Kopurua
Nº Pacientes

 

Batez best. Atzerapena
Demora Media

 
 

2018

2019

2018

2019

 

Ezkerr-Enkar.-Gurutz. ESIa

14.836

14.339

36,3

40,8

 

Donostialdea ESIa

13.596

15.267

19,8

35,2

 

Araba ESIa

14.747

15.165

26,3

28,4

 

Bilbao-Basurtu ESIa

16.550

14.106

51

35,1

 

Barrualde-Galdakao ESIa

12.053

12.123

18,7

24,7

 

Goierri-Urola Garaiko ESIa

3.333

3.467

28,6

33,0

 

Bidasoko ESIa

2.170

2.725

17,5

37,4

 

Debabarreneko ESIa

3.112

3.039

17

40,2

 

Alto Deba ESIa

1.275

1.669

18,5

28,4

 

Barakaldo-Sestaoko ESIa

4.214

4.618

28,4

28,8

 

Uribe ESIa

1.932

5.336

22,8

20,9

 

GUZTIRA/TOTAL OSAKIDETZA

87.818

91.854

30,1

32,4

 

 

 Proba Diagnostikoen Itxarote Zerrendan egonkortasuna antzematen da batez besteko itxarotean.  

 

Probetarako Itxaron Zerrenda
Lista de Espera de Pruebas

Paziente Kopurua
Nº Pacientes

 

Batez best. Itxaropena
Espera Media

 
 

2018

2019

2018

2019

 

Ezkerr-Enkar.-Gurutz. ESIa

2.618

1.729

15,6

11,4

 

Donostialdea ESIa

2.237

3.080

13,2

9,2

 

Araba ESIa

1148

1.230

21,1

18,1

 

Bilbao-Basurtu ESIa

5319

5.921

11,7

11,0

 

Barrualde-Galdakao ESIa

5181

4.254

21,3

19,3

 

Goierri-Urola Garaiko ESIa

540

1.745

7,0

9,3

 

Bidasoko ESIa

316

395

6,9

8,1

 

Debabarreneko ESIa

278

279

11,5

7,5

 

Alto Deba ESIa

388

499

11,9

13,6

 

Barakaldo-Sestaoko ESIa

114

265

1,0

10,8

 

Uribe ESIa

738

2.193

9,6

12,6

 

GUZTIRA/TOTAL OSAKIDETZA

18.877

21.590

14,9

13,2

 

 

OSAKIDETZARENGAN KONFIDANZA

Ondorio gisa, Osakidetzako zuzendari nagusiak honako hau azpimarratu du: nahiz eta hobetzeko marjina dagoen oraindik, "emaitza horiek bermatzen dute euskal osasun-sisteman egiten ari den kudeaketa osasun-arretaren erreferentea dela, eta euskal gizartearen konfiantza eragiten duela". Hala erakusten dute azken Euskal Soziometroak jasotako datuek; haren arabera, herritarren % 92k uste du osasun publikoak ondo edo oso ondo funtzionatzen duela (2014an baino 5 puntu gehiago). Ondoen balioesten dituzten alderdien artean, Osakidetzan lan egiten dutenen profesionaltasuna, tratuaren gizatasuna eta instalazioak daude. Gainera, ondoen balioesten dituzten zerbitzuen artean, lehen mailako arretakoak daude.

Halaber, "euskal gizarteak Osakidetzarengan duen konfiantza nabarmena da hamar pertsonatik zortzik ziurtatzen dutelako, ebakuntzaren bat eginez gero, ospitale publikoan egitea nahiago luketela". Hala gogorarazi du Juan Luis Diegok eta, gainera, positiboki balioetsi du osasun-baliabideez egiten den gero eta erabilera arduratsuagoa.

 

Vitoria-Gasteiz, 2019ko uztailaren 19a

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @OSIArabaESI
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Osakidetzaren 2019ko lehenengo seihilekoaren balantzea ➕ https://t.co/6doNOmj2Ow https://t.co/ftrVLjzzFY

  • @OSIArabaESI
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Balance de la actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2019 ➕ https://t.co/nP5zqQIcH9 https://t.co/U8xuR0ZjBn

  • @maializun
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Balance de la actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2019 ➕ https://t.co/nP5zqQIcH9 https://t.co/U8xuR0ZjBn

  • @Gob_eus
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Balance de la actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2019 ➕ https://t.co/nP5zqQIcH9 https://t.co/U8xuR0ZjBn

  • @Gob_eus
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: ℹ️ Osakidetzaren 2019ko lehenengo seihilekoaren balantzea ➕ https://t.co/6doNOmj2Ow https://t.co/ftrVLjzzFY

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Osakidetzaren 2019ko lehenengo seihilekoaren balantzea ➕ https://t.co/6doNOmj2Ow https://t.co/ftrVLjzzFY

  • @osakidetzaEJGV
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ Balance de la actividad de Osakidetza en el primer semestre de 2019 ➕ https://t.co/nP5zqQIcH9 https://t.co/U8xuR0ZjBn

Ekitaldiko kargudunak