Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak Txileko Polizia Datuen Kontrol eta Tratamendu Zentroa bisitatu du

2019.eko uztailak 19

Delituaren Prebentziorako idazkariordearekin, Katherine Martorell Awadekin, elkartuko da

 

Txileko Santiago, 2019ko uztailak 19.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Txilera joan da, eta bertan Polizia Datuen Kontrol eta Tratamendu Zentroko analisi kriminalaren, giza eskubideen eta familiaren babesaren atalak bisitatu ditu Patricio Santos Poblete, Karina Soza Muñoz eta Marcela Lizarraga Bonilla polizia-arduradunek lagunduta. Txilera egindako bidaiaren baitan, bertako hiriburuan Paz Ciudadana Fundazioak antolatutako jardunaldi batean parte hartuko du.

 

Ertzaintzak Amerikako polizia-kidegoekin dituen erakunde-harremanak sendotzea da Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak Buenos Airesera (Argentina) eta Txileko Santiagora (Txile) egindako bidaia instituzionalaren helburua.

 

Segurtasuneko sailburua, Ertzaintzaren zuzendari Gervasio Gabirondo, Inteligentzia Bulegoaren buru Jon Ziarsolo eta Gipuzkoako Ertzaintzaren buru Mikel Treku buruan dituen Euskadiko ordezkaritzak Polizia Datuen Kontrol eta Tratamendu Zentroko poliziaren, giza eskubideen eta familiaren babesaren atalak bisitatu dituzte.

 

Adierazitako zentroaren polizia-arduradunek, Patricio Santos Poblete, Karina Soza Muñoz eta Marcela Lizarraga Bonillak, azaldu dizkiote ordezkaritzari zentroaren funtzionamendua eta zereginak. Aurretik, Segurtasuneko sailburua Carabineroen Mayor, Fernando García, elkartu da.

 

Bihar, berriz, Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Heredia Delituaren Prebentziorako idazkariordearekin, Katherine Martorell Awadekin, elkartuko da, eta Paz Ciudadana Fundazioak antolatutako jardunaldi batean parte hartuko du bertako zuzendariekin elkartu ondoren. Bileraren helburua Fundazioaren lanik garrantzitsuenak aurkeztea izango da. Joan den otsailean, Fundazio horrek, egoitza AEBn duen International Association of Crime Analyst (IACA) erakundearekin, Txileko Carabineroekin, Ikerketaren arloko Poliziarekin eta Barne Arazoetarako eta Delituen Prebentziorako idazkariordetzekin batera, Hiri eta auzo seguruagoak izateko delituen analisiari buruzko nazioarteko biltzarra antolatu zuen, eta analisi kriminaleko BAIETZ metodologian oinarritutako segurtasun publikoko programak nazioarteko sari bat jaso zuen bertan.

 

Adierazi behar da Ertzaintzak iaz Zornotzan (Bizkaia) antolatu zuen Delituaren Prebentziorako Analisi Kriminalaren Nazioarteko Mintegian parte hartu zutela Buenos Aireseko Poliziako Gastón Pezzuchi komisarioak, Adriano Perticone eta Mariana Ciresse analista argentinarrek, Argentinako Poliziako Ariel Chelini adituak eta Txileko Poliziako Enrique Bassaletti eta Madriel Fuentes adituek. Paz Ciudadana Fundazioaren Analisi eta Ikerketen Arloko zuzendari Patricio Tudelak eman zion amaiera mintegiari ‘Analisi kriminaleko unitateak eta tokiko segurtasun behatokiak: segurtasunerako erremintak eta gaitasunak’ gaiari buruzko txostenarekin.

 

Argentinako eta Txileko egonaldietan Segurtasuneko sailburua La Platako eta Santiagoko euskal etxeetako komunitate euskaldunarekin elkartu da, eta bertan “Ertzaintza: iragana, oraina eta etorkizuna” gaiari buruzko hitzaldia eman du.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko uztailak 20

    VAMOS A VER, CONSEJERA, HA VIAJADO A CHILE A CUENTA DEL ESTADO ESPAÑOL, PARA EL BENEFICIO DE ESPAÑA, NO POR SUS INTERESES INDEPENDENTISTAS.

    POR TANTO, FALTÓ, CONTRA NUESTRA CONSTITUCIÓN, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, Y EL ORDENAMIENTO QUE LA REGULA, https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1981-26082, LA BANDERA DE ESPAÑA, LA BANDERA DE TODOS.

    SI QUIERE IR A CHILE EN NOMBRE DEL PNV, QUE LE PAGUE EL VIAJE EL PNV Y PUBLIQUE SUS LOGROS EN LOS MEDIOS DE DIVULGACIÓN DEL PNV, NO EN LOS QUE PAGAMOS TODOS LOS ESPAÑOLES.

  • @rgartzia
    2019.eko uztailak 19

    Comentario de Twitter:
    La Consejera de Seguridad recorre el Centro de Control y Tratamiento de Datos Policiales de Chile https://t.co/LZ2OKKVxRM

Ekitaldiko kargudunak