Eu

Beatriz Artolazabal´ek Enpleguaren eta Lan Harremanen LXXV. Konferentzia Sektorialean parte hartu du

2019.eko uztailak 18

Madril, 2019 07 18

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur goizean, Madrilen, Enpleguaren eta Lan Harremanen LXXV. Konferentzia Sektorialean parte hartu du; bertako buru Yolanda Valdeolivas Laneko, Migrazioetako eta Gizarte Segurantzako ministroordeak izan da. Hartan, besteak beste, 2019ko enplegu-politika aktiboetarako funtsen eta 2019ko ekitaldi ekonomikorako Gizarte Segurantzaren sisteman ohiko erretiroaren aurretiko laguntzen banaketa aztertu da. Borja Belandia Lanbideko zuzendariarekin batera, Artolazabalek topaketan parte hartu du topaketan.  Valdeolivas ministroordeak salbuespen gisa enplegu-zentro berezietan, desgaitasuna duten pertsonen lan-integrazioaren sustapenaren barruan, desgaitasuna duten pertsonen lanpostuei eusteko dirulaguntzak areagotzeko agindu-proiektuaren xehetasunak eman ditu.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Yolanda Valdeolivas