Berriak Lehendakaritza
Eu

Patxi López lehendakariak bi eskualdeek Bordelen ospatutako goi-bileran parte hartu du

2009.eko azaroak 30

Bertan akordio bat sinatu dute, 6 hilabetean Euroeskualde berri hau gauzatzen saiatzeko

Euskadik eta Akitaniak Euroeskualde bihurtzeko beharrezko pausoak ematea adostu dute, horrela, Europar Batasunaren barruan "garrantzi handiagoa" izateko. Bordelen bi eskualdeen artean ospatutako goi-bileran lortutako akordio nagusia da eta bere helburua lankidetza hobetzea da "harremanerako, trukerako eta proiekzioa izateko espazio handi bat sortuz, Europan garrantzi berezia izango duena". Euskal Y-aren eta Frantziako abiadura handiaren arteko lotura, aeronatitoa edo energia berriztagarriak bezalako sektore estrategikoetan enpresen arteko lankidetza eta euskararen sustapena izan dira goi-bilera honetan aztertutako gai batzuk.

Patxi López lehendakariak adierazi du Euskadi eta Akitaniarentzat "une gogoangarria" dela bi erkidegoek lortutako akordioa, Europar Batasunaren barruan Euroeskualde bihurtzeko prozesua hasteko. "Jauzi kualitatiboa eta kuantitatiboa emango dugu bi gobernuen politiken intentsitatean", ziurtatu du lehendakariak Alain Rousset Akitaniako presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan. Lópezek uste du akordio honek "garrantzi handiagoa" emango diela bi eskualdeei Europar Batasunaren barruan, garapen ekonomikoan eta sozialean "aurrerapen handiagoak" lortzeko.

Goi-bilera Akitaniako Gobernu Erregionalaren Bordeleko egoitzan ospatu da eta Patxi López lehendakaria eta Alain Rousset Akitaniako presidentea izan ditu buru. Euskal ordezkariak Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua eta Iñaki Arriola Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburua izan dira. Eurekin batera, alde biko bileretan parte hartu dute, halaber, Guillermo Etxenike Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, José Luis Anda Elikagai Politika eta Industriako sailburuordeak, David Urzainqui Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak eta Ramón Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

Lehendakariak ziurtatu du "datozen 6 hilabeteotan" "Euroeskualde honen edukia zehazteko lana egingo dela, ahalik eta eraginkorrena izan dadin" eta, besteak beste, egoitza eta barne egitura ezarriko direla. "Lehentasun bat da Gobernu honen Kanpo Harremanetarako", azpimarratu du Lópezek. Euroeskualde honek artatu beharko duen lehenengo gaietako bat euskal Y-aren eta Frantziako abiadura handiaren arteko lotura izango da. Horretarako, Lópezek mugaz gaindiko lotura hori "bermatuko duten kudeaketak ahalik eta azkarren gauzatzea" garrantzitsua dela aldarrikatu du. "Euskadi-Akitania loturatik haratago doa, kontinenteen arteko zubi bat da", Europa eta penintsula batzeko, nabarmendu du.

Akordioaren helburua azpiegituretan, elikaduran, nekazaritzan, hezkuntzan eta lanbide heziketan eta enpresa-inbertsioetan mugaz gaindiko lankidetza hobetzea da. Horietan zeresan handia dute energia berriztagarriek eta aeronautikak, eta sektore horietan bi erkidegoak "sendoak gara eta horietan elkarlanean arituta erreferentzia bihur gaitezke" Lópezen arabera. Lehendakariak nabarmendu du akordio honek "kultura-loturak" estutzeko balio duela, izan ere, bi erkidegoetan euskararen sustapena eta erabilera ahalbidetuko baitu, "beti askatasunetik".

Lehendakariak adierazi du Euskadin gertatzen ari den barne aldaketak "muga gurutzatzea" lortzeko eta aldaketa hori ere kanpora, Akitaniako Gobernuarekiko harremanera zabaltzeko "irrikaz" dagoela.

 

Iruzkin bat
  • @alvarosistiaga
    2011.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Un placer haber podido estar en el acto de entrega de premios del concuros Zeuk esan http://www.irekia.euskadi.net/es/news/560

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria