
Lehendakaria: “Euskadiren lana eta konpromiso aitortuak izan dira Nazio Batuetan”
Iñigo Urkullu lehendakariak amaiera eman dio Estatu Batuetako bidaiari esanez bidai-ofizia honen emaitzak oso positiboak izan direla Euskadirentzat. Hau horrela, Lehendakariak nabarmendu du Euskadik garatzen duen lana “Agenda 2030” zabaltzeko ezaguna dela Nazio Batuen Erakundean. “Orain ezagunagoa izango da eta bide berriak irekitzen dira elkarlanerako, “auzolana” sustraitzen jarraitzeko”, esan du.
Bestalde, Lehendakariak New York-eko Udalarekin irekitako harreman zuzenari garrantzi berezia eman dio. “Eskertzekoa da hiri honek Euskadirekiko erakutsitako interesa”, gaineratu du. Gainera, azpimarratu du hainbat arloetara zabalduko dutela euren lankidetza: mugikortasuna, lanbide heziketa, kooperatibismoa, kultura edo enpresen arteko harremanak.
Miguel Ángel Moratinos Zibilizazioen Aliantzarako goi-ordezkariak bortxazko jarrerak eta portaerak ekar ditzakeen erlijio-extremismoari aurka egiteko proposatu duen esperientzia pilotuaren inguruan, Lehendakariak esan du bizikidetza sustraitzea Eusko Jaurlaritzaren lehentasunetako bat dela; eta horregatik berebiziko garrantzia duela Nazio Batuek hartutako erabakiak. “Euskadi aitzindaria izango da etorkizunari begira erlijioen arteko bizikidetza sustatzea helburu duen proiektu honetan”, esan du Iñigo Urkulluk.
“Euskadi Basque Country-ren nazioartekotzea lehen mailako helburu bat da eta bidai honi esker urrats garrantzitsuak eman ditugu etengabeko bide honetan”, amaitu du Lehendakariak.