Eu

Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, Itelazpik, Emakumeen eta Gizonen arteko III. Berdintasun Plana jarri du martxan.

2019.eko uztailak 17
  • Itelazpik urtean hasi zuen genero-berdintasunaren arloko ibilbidea, Berdintasun Batzordea sortu zuenean eta I. Berdintasun Plana egin zuenean.
  • Berdintasun Planak 4 ardatz izango ditu: berdintasunerako kultura eta kudeaketa, pertsonen kudeaketa, sentsibilizazioa eta berdintasunerako bidea, eta lan-inguru osasungarri eta erantzunkidea.

Itelazpik, Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateak, emakumeen eta gizonen arteko III. Berdintasun Plana jarri du martxan 2019-2023rako eta erakundeen zein euskal herritarren eskura jarri du.  Itelazpik 2010ean hasi zuen berdintasunaren arloko ibilbidea, Berdintasun Batzordea sortu zuenean. Batzorde horrek gizonen eta emakumeen arteko egoerari buruzko lehenengo diagnostikoa egin zuen. Diagnostiko horren emaitza modura, I. Berdintasun Plana egin zen 2010-2014rako. Urte hauetan zehar mugarri garrantzitsuak lortu dira, esate baterako, Emakundek erakunde kolaboratzaile gisa aitortu zuen Itelazpi 2011n eta 2015ean izendapen hori berretsi zuen, Berdintasunaren aldeko Erakunde Publikoen Sarean eta Ogasun eta Finantza Sailaren Talde Teknikoan sartu zen 2013an eta BAISAREA Sarean sartu zen 2018an. Denbora tarte horretan, II. Berdintasun Plana ere egin zen, 2015-2018rako.

ESKU HARTZEKO ARDATZAK

Berdintasun Batzordeak bultzatutako parte-hartze prozesu baten bitartez egin da III. Berdintasun Plana eta langileek ere parte hartu dute hura itxuratzeko orduan. Esku hartzeko 4 ardatzen inguruan egituratu da plana:

  • 1. ardatza. Berdintasunaren aldeko kultura eta kudeaketa. Horren helburua berdintasunezko antolaketaren kultura sustatzea, berdintasunaren aldeko sarean parte hartzea eta partekatzea, eta Berdintasun Plana kudeatu eta bultzatzea da.
  • 2. ardatza. Pertsonen kudeaketa. Horren helburuak dira emakumeek arlo teknikora sarbidea izateko aukera sustatzea, barne-promoziorako prozesua berdintasunean oinarrituta dagoela bermatzea eta sexuagatik baztertzailea ez den ordainketa-sistema bermatzea.
  • 3. ardatza. Sentsibilizazioa eta berdintasunerako bidea. Horren helburuak dira gure langileek berdintasun arloan izan beharreko gaikuntza eta inplikazioa sustatzea, berdintasuna aintzat hartzen duen kanpoko kontratazioa sustatzea eta gure jarduketa-inguruan berdintasunaren aldeko sentsibilizazioa areagotzea.
  • 4. ardatza. Lan-inguru osasungarri eta erantzunkidea. Horren helburuak dira Itelazpiren beharrizanak eta bertako langileen eta beren familien beharrizan pertsonalak uztartzen laguntzeko neurriak sustatzea, gure osasunaren prebentzio-sisteman genero-ikuspegia txertatzea eta sexu-jazarpenik gabeko lan-ingurua bermatzea.

III. Berdintasun Planak 10.000 euroko aurrekontua izango du eta Berdintasun Batzordearen tutoretzapean egongo da. Batzorde horrek 3 pertsonako talde iraunkorra izango du eta urtero enpresaren eremu desberdinetako pertsona bat gehituko zaio taldeari, txandaka.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak