Eu

Eusko Jaurlaritzak “Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaro”etako ikasleei egin die harrera

2019.eko uztailak 16
  • Mundu osoko 110 ikaslek topaketa ospetsu horretan parte hartu dute; dagoeneko, 38 edizio egin dira, “UPV/EHUko Uda Ikastaro”en esparruan

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburuak, gaur eguerdian, “2019ko Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaroetako ikasle, irakasle eta ikertzaileei egin die harrera. Besteak beste, Josu Erkorekak uda ikastaro ezagun hau koordinatzeko eta batera zuzentzeko hiru arduradunak agurtu ditu: José Luis de Castro UPV/EHUko Nazioarteko Harremanen titularra, Idoia Otaegui UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko albokoa eta Juan Soroeta UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Publikoaren titularra.

Josu Erkorekak nazioarteko ikastaro honek iraungo duen lau egunetan aztertuko diren gai batzuk landu ditu: segurtasun juridikoa, geopolitikaren itzulera, zibersegurtasuna, estatuen aitorpena Europar Batasunean etab. Horrela, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak herritarrek mundu-eskalan aurrez aurre dituzten erronka eta eskariak partekatu ditu. Horiek, aldi berean, neurri handiagoan ala txikiagoan, euskal gizartearenak ere badira: migrazioaren fenomenoa, klima-aldaketa, merkataritza-gatazkak edo teknologia berrien, zibersegurtasunaren eta pribatutasuna babestearen eragina.

Ekitaldian Idoia Otaegui UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko albokoak eta ikastaroen zuzendarietako batek ere hitz egin du.

UPV/EHU-KO UDA IKASTAROAK 

UPV/EHUko Uda Ikastaro”en esparruan antolatu dira “2019ko Vitoria-Gasteizko Nazioarteko Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako Ikastaroak eta, aurten, XXXVIII. edizioa da. UPV/EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen identitatearen zati bat dira; izan ere, unibertsitatea UPV/EHU bilakatu zen aldi berean sortu ziren ia. Edizio honetan, hainbat jatorritako 110 ikasle ari dira parte hartzen: Euskadi, Espainia, Dominikar Errepublika, Haiti, Mexiko, Peru, Paraguay etab. 

Ikasleek egun hauetan, halaber, Eusko Legebiltzarraren egoitza bisitatzeko aukera izango dute; bertan, Bakartxo Tejeria lehendakariak egingo die harrera, eta “2019ko Francisco de Vitoria domina” Save The Children elkarteari banatzeko ekitaldian izango dira; domina Vitoria-Gasteizko Udalak emango du.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko uztailak 16

    FALTA LA BANDERA DE ESPAÑA JUNTO A LA IKURRIÑA EN ESTE ACTO OFICIAL DEL GOBIERNO DE LA COMUNIDAD AUTONÓMA DEL PAÍS VASCO, INCUMPLIENDO CON ELLO LA CONSTITUCIÓN, ARTÍCULO 4.2, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, Y LEY 39/1981, ARTÍCULO SEXTO, https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1981-26082, CONCULCACIÓN DE LA CONSTITUCIÓN Y ORDENAMIENTO QUE DEBE SER CORREGIDA POR LA AUTORIDAD, SEGÚN EL ARTÍCULO NOVENO DE LA MISMA LEY.

Ekitaldiko kargudunak
  • Josu Erkoreka Gervasio
    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Gobernuaren bozeramailea (XI legealdia)