Eu

Eusko Jaurlaritzak 25.000 euroko dirulaguntza onartu du Argia aldizkariarentzat, bere mendeurrena dela eta (Gobernu Bilera 2019-07-16)

2019.eko uztailak 16
  • Laguntzaren xedea Zeruko Argia aldizkariaren lehen alea argitaratu zeneko mendeurrena ospatzeko antolaturiko ekitaldiak diruz laguntzea da

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 25.000 euroko dirulaguntza emango dio Argia aldizkariari, bere mendeurrena ospatzeko antolatu dituen ekitaldiak babesteko. Izan ere, Zeruko Argia argitaratzen hasi zeneko mendeurrena betetzen da aurten eta, horren harira, ekimen ezberdinak antolatuko dira urte osoan zehar.

Gobernu Kontseiluak onartu duen dirulaguntza zuzen honen xedea da Argiak bere mendeurrena ospatzeko antolatu dituen jardunaldi eta hitzaldiak, edota argitalpenak babestea, hedabide honek urte osorako ekimenak antolatu ditu eta.

Egungo Argia aldizkariak XX. mendearen hasierako bi argitalpenetan du bere jatorria: Iruñean 1919. urtean sorturiko Zeruko Argia erlijio-aldizkaria eta bi urte beranduago Donostian jaio zen Argia aldizkaria. Dirulaguntza zuzen honetaz gain, paperean astero argitaratzen den Argia aldizkariak eta Argia.eus bere bertsio digitalak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailaren dirulaguntzak jasotzen dituzte, euskarazko hedabideak diruz laguntzeko deialdian sarturiko bi laguntza-modalitateren bitartez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko