Eu

Gobernu Kontseiluak onartu egin du Sesosgi-SL - Gipuzkoako gizarte- eta osasun-zerbitzuak enpresari dirulaguntza ematea, mendeko adinekoen zaintza-ekipoen egoera biopsikosoziala monitorizatuko duen app bat sortzeko (Gobernu Bilera 2019-07-16)

2019.eko uztailak 16
  • Sistemaren bidez, aldian behin zaintza-ekipoko kideen egoera monitorizatu ahalko da, gamifikatze-dinamiken bidez

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak onartu egin du 25.000 euroko dirulaguntza ematea Sesosgi SL-Gipuzkoako gizarte- eta osasun-zerbitzuak enpresari, mendeko adinekoen zaintza-ekipoen egoera biopsikosoziala monitorizatzeko app bat garatzeko, tablet eta smartphonetarako.

Artolazabal sailburuak zehazten duenez, “tablet eta smartphonetarako app bat garatzea da helburua, erabiltzailea nor den kontuan hartuta, zaintzen dituzten hurbilekoak identifikatu ahal izateko (Lehen Mailako Euskarriaren Sarea), zaintzen ekipoaren irudiaren bitartez, tradizioan opakua den espaziora, etxera, sartu ahal izateko “antena” eratzeko”.

Sistemak aldian behin zaintza-ekipoko kideen egoera biopsikosoziala monitorizatzeko aukera emango du, gamifikatze-dinamiken bidez eta diagnostikorako funtsezkoa den informazioa aldian behin eta etengabe ematea sustatzen duten balio erantsiko zerbitzuen bidez.

Diagnostiko horretatik abiatuta, sistemak psikologian eta hezkuntzan esku hartzeko plana eraikitzen du, gomendio pertsonalizatuen, prestakuntzaren eta onlineko laguntza emozionalaren bidez, zaintzaren eta autozaintzaren kalitatea hobetzeko eta, horrela, jasangarriago egiteko.

2018an proiektua gauzatu bitartean, hasieran aurreikusten ez ziren alderdi berriak sortu ziren, eta horiek aukera ematen dute amaierako soluzioari baliozko elementu berriak gehitzeko, familiarteko zaintzaileen egoeran hobekuntza-inpaktu handiagoa lortzeko, kontuan hartuta haiek 2019an diruz lagundu nahi den egiteko eragingarrien proiektuaren oinarria direla. 

“Orain arte, esku hartzeko ereduak hiru baliabide-mota planteatzen zituen: prestakuntza, laguntza psikosoziala eta zaintza hobeto antolatzeko tresnak. Orain, hasierako ereduari laugarren elementua gehitu nahi zaio: Egiteko eragingarriak”, esan du sailburuak.

Dirulaguntzaren bidez, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak interes orokortzat jotzen du honako hau: “gizarte-inklusioaren, integrazioaren, gizarte-zerbitzuen eta aktibazioaren arloetan berrikuntzarako estrategia eta jarduerak formulatu eta sustatzea, hirugarren sektore sozialaren garapenerako, partaidetzako, gobernamenduko eta gizarte-ekimeneko zeharkako ardatzen arabera.

“Gizarte honetan, adinekoen kopurua hazi egingo da datozen urteotan. Zahartze-prozesu horri bizi-itxaropenaren igoera eta gora doan gaixotasun kronikoen eta neurodegeneratiboen indizea gehitzen badizkiogu, mendekotasun-motaren bat duten adinekoen zaintzari lotutako gizarte-erronkaren dimentsioa balioetsi daiteke. Kontuan hartu behar da, gainera, zaintzeko egoeran dauden familiako kideen kopurua pixkana jaisten doala eta egoitza- eta laguntza-baliabideak finantzatzeko zailtasuna dagoela”, azaldu dute Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailean.

Egoera horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia-San Sebastiángo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailarekin batera, beren partaidetza SESOSGI S.L. enpresak egin beharreko proiektu pilotuaren finantzaketarekin hasi zuten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko