Eu

Gobernu Kontseiluak baimena eman du Gizatea - Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteari dirulaguntza bat emateko, web-aplikazio bat garatzeko (Gobernu Bilera 16-07-2019)

2019.eko uztailak 16
  • Euskadiko laneratzeko enpresetan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideen esparruko esku-hartzeen kudeaketa integrala
  • Pertsonen enplegagarritasuna hobetzean duen eraginaren ebaluazioa
  • Laneratzeko eta gizarteratzeko enpresetan, Euskadin, 1.162 pertsona daude lanean; horietatik, 702 laneratzeko eta gizarteratzeko prozesuan daude

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du Gizatea-Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskadiko Enpresen Elkarteari dirulaguntza bat emateko, 50.000 eurokoa, web-aplikazio bat garatzeko, honako honetarako: Euskadiko laneratzeko enpresetan gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideen esparruko esku-hartzeen kudeaketa integrala eta enplegagarritasuna hobetzean duen eraginaren ebaluazioa.

Beatriz Artolazabal sailburuak zehaztu duenez, “gero eta ekimen gehiagok erakusten dute enpresak tresna erabilgarria izan daitezkeela gizarte-bazterketari aurre egiteko, eta, gainera, garatzen diren ingurunearen eta pertsonen zerbitzura dagoen ekonomia- eta gizarte-balioa ematen dutela”.

Enpresa solidario izenekoek, beste enpresa batzuen antzera jarduera ekonomikoa garatzen duten merkataritza-irudidun erakundeek, zenbait printzipio dituzte abiapuntu, besteak beste: berdintasuna sustatzea; enplegua sortzea, bereziki gizarte-bazterketarako egoeran edo arriskuan dauden pertsonentzat; ingurumena errespetatzea; irabazizko izaera ez izatea, edo ingurunearekiko konpromisoa sustatzea.

Eremu horren barruan, Laneratzeko eta Gizarteratzeko Enpresen sektorea nabarmentzen da; sektore hori gizarte- eta lege-mailan aitortua da, 2000. urtean, Eusko Jaurlaritzak Laneratzeko eta Gizarteratzeko Enpresen Erregistroa sortu zuenetik. Laneratzeko eta Gizarteratzeko enpresetan, Euskadin, 1.162 pertsona daude lanean; horietatik, 702 laneratzeko eta gizarteratzeko prozesuan daude.

Enpresa horiek gainerakoetatik bereizten dituen ezaugarria honako hau da: aukera ematen dute zailtasun bereziak dituzten kolektiboak enplegu normalizatura jotzeko, laguntzarako aldi baten ondoren eta lanpostu bat betetzearen bidez.

Hori da bere balio erantsia, bai eta beharrezko giza baliabideekin eta teknikoekin kalitateko zerbitzuak eskaintzea ere. Beraz, erkidegoan jarduera eta aberastasun ekonomikoa sortzen duten enpresak; pertsonekiko eta ingurunearekiko konpromiso batetik egiten dute, eta, horretarako, gure gizartean irizpide etikodun, arduratsudun eta solidariodun zerbitzu eta ondasunen kontratazioa eta erosketa sustatzen da.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko