Berriak Lehendakaritza
Eu

Laguntza Uniceff-i, Bosnia-Herzegovinan errefuxiatu eta migratzaileen krisiari erantzuteko (Gobernu Bilera 2019-07-19)

2019.eko uztailak 16

Gobernu Kontseiluak, gaur, UNICEFi 200.000 euroko laguntza ematea adostu du, Bosnia-Herzegovinan errefuxiatu eta migratzaileen krisiari erantzuteko. Laguntza Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza Nagusiak kudeatuko du, eta, horren bidez, Unicef-ek Balkanetako ibilbidetik adingabeekin bidaiatzen diren familien muturreko ahultasuna aintzat hartuta egin duen larrialdietako deiari erantzun nahi zaio.

Zehazki, euskal laguntzaren bidez berehalako laguntza humanitarioa eta babesa emango zaie Bosnia-Herzegovinako harrera- eta igarotze-zentroetan dauden ume migratzaileei, asilo-eskatzaileei eta errefuxiatuei –bereziki bidaiderik gabeei edo bananduak izan direnei–.  Horrela, aurtengo urterako helburua da kalitateko haur-babesa eskaintzea 2.000 adingaberi; hezkuntza ez-formaleko jarduerak 500i, eta txertoak beste 500i.

Balkanetako ibilbidea milaka eta milaka pertsonak beste zenbait herrialdetan –besteak beste, Alemania, Belgika edo Frantzia– bizitza hobea izateko igarotzen dituzten lurraldeko ibilbideetako bat da.

2016tik, zenbait herrialdek dekretu bidez ezarritako mugen itxieraren ondoren, pertsona ugari metatzen ari dira Balkanetako mugetako bakoitzean; ondorioz, harrera- eta igarotze-zentro ugari sortu dira, eta horietako baldintzak era guztietakoak dira. Gatazkatik eta segurtasun ezetik ihesean Europatik mugitzen diren umeak nagusiki Ekialde Ertainetik, Asiako hegoaldetik eta Afrikako ekialde eta mendebaldetik datoz. 2018an, Europan sartu ziren 127.000 errefuxiatu eta migratzaileen % 20 adingabea izan zen.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko