Nola zaindu diabetesa
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak “Euskadiko Bonu Jasangarri”en esperientzia aurkeztu du Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF) 2019an

2019-07-15
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Euskadin Bonu Jasangarrien bi jaulkipen egin dira, 1.100 milioi eurokoak, 2030 Agendari lotutako gizarte- eta ingurumen-proiektuetarako

Iñigo Urkullu Lehendakaria Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF) 2019an parte hartzen ari da; haren helburua da mundu-mailan 2030 Agendaren eta Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) ezarpenean izaten ari diren aurrerapenen berri ematea. Lehendakariak Euskadin garapen jasangarriaren arloan ematen ari diren aurrerapenak aurkeztuko ditu. Gaur, zehazki, HLPFren saioan parte hartu du: “Are we on track for mobilizing the trillions we need for the sdgs?”.

Gaurko saioan, Lehendakariak nabarmendu du Euskadiren ideiak bat datozela Garapen Jasangarrirako Helburuekin; are gehiago, gogorarazi du Euskadi aitzindaria izan dela Europan Garapen Jasangarrirako 17 Helburuei atxikitzen eta haiek ezartzen.

Lehendakariak, bide batez, Foroan parte hartu du, “Euskadiko Bonu Jasangarri”en esperientzia aurkezteko. Iñigo Urkullu Lehendakariak azaldu du bi Bonu Jasangarriren jaulkipena egin dela, 1.100 milioi euroan, alegia, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuaren hamarren batean. Hartutako funtsen bidez, 2030 Agendari lotutako gizarte- eta ingurumen-proiektuak finantzatzen dira. Zehazki, % 83 gizarte-inbertsioetara bideratzen da, pertsonentzako funtsezko zerbitzuak bermatzeko, eta % 17a, ingurumen-inbertsioetara.

Datu horiek eskaintzeaz gainera, Lehendakariak nabarmendu du Euskadiko Bonu Jasangarriak oso harrera ona izan duela. Hori horrela nabarmendu du eskariaren ondorioz lau aldiz biderkatu dela eskaintza eta jaulkipenaren bi heren 13 herrialdetako nazioarteko inbertsoreek sinatu dutela. 

Era berean, Lehendakariak eukal ereduak Autogobernua ongizatearen sinónimo dela azpimarratu du. “Politika publikoen garapenerako eta finantziaziorako eskumenak dituen Autogobernua”, esan du.

Iñigo Urkulluk, High Level Political Forumeko gaurko saioko hitzaldia amaitzeko esan du Euskadi Basque Countryn “mundu berdinzaleagoa, jasangarriagoa, solidarioagoa eta bidezkoagoa eraikitzeko denbora horrekin konprometituta jarraituko” dugula.

High Level Political Forum - Goi Mailako Foro Politikoa

Goi Mailako Foro Politikoa (HLPF) Garapen Jasangarrirako Nazio Batuen plataforma nagusia da; hark egiteko nagusia du Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren eta, mundu-mailan, Garapen Jasangarrirako Helburuen (GJH) segimenduan eta berrikuspenean. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)